Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour EKOHACK ekimeneko kideek naturarekin bat egiteko proiektuak aurkeztu dituzte

EKOHACK ekimeneko kideek naturarekin bat egiteko proiektuak aurkeztu dituzte

Asensio: “Nahitaezkoa da natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea”.

2018/12/17

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ECOHACK gipuzkoar gazteekin batera 2017ko azarotik burututako topaketen azken saioa egin du. Azken saio honetan gazteek beraien proposamenak erakutsi dituzte, zehazki hiru izan dira garatu dituzten proiektuak. Azkenik, Ingurumeneko Departamentua gazteek egin duten lana aitortu nahi izan du diploma banaketa baten bitartez. EKOHACK ekimenaren helburua da lankidetza bideak ikertzea, gazteen ikuspegia ezagutzea eta naturarekin duten lotura berreskura dezaten sustatzea.

Ikerketa, ideia eta prototipo lan prozesu baten bidez, gazteek aurkezten zitzaien erronkari erantzuteko proposamen batzuk garatu dituzte 2018. urtean zehar eta horren emaitza gisa, guztira, hiru proiektu aurkeztu dituzte gaur. Lehendabiziko proiektua ‘Inkontaktu’ izena du eta Yeneko Lozano, Néstor González eta Iñigo Matesanz gazteek garatu dute. Lan honen bitartez smartphonentzako app bat sortzea proposatzen dute, zeinek pertsona gazteei naturarekin berriro bat egiten lagunduko dien. Beraien inguruan antolatzen diren ekintzak, naturarekin harremana dutenak, erakusten duen ataria sortzea proposatzen dute, ingurumenarekin zerikusia duten berriak helaraziz eta ibilbide eta natura interesa duten guneei buruzko informazioa emanez. Gainera, aplikazioak espezieak (animaliak zein landareak) identifikatzeko aukera izango du ere.

Bigarren proiektua ‘Naturbat’ proiektua da, Yeray González eta Oier Juez gazteek sortua. Bere xedea da gazteak natuarekin berriro bat egitea Agenda 21ean ezarritako metodologia jarraituz. Horretarako, formakuntza eskaintzen dute nerabezarotik heldutasunera bitartean. Beraz, naturaren eta ingurumenaren arloan lan egingo dute 12 urtetik 16ra bitartean. Hirugarren eta azken proiektua da ‘Bat, bi, hiru…Ekoekintza!’ eta Rebeca Seoanek, Jon Kareagak eta Uxue del Ríok gauzatu dute. Hiru egunez naturaz inguratuta egotea da proiektuaren xedea, naturarekiko ezagutza sendotzeko eta harekin bat egiteko. Zarauzko Gran Camping-ean burutuko da ekintza non ekimen ugari egin ahal izango dituzten: mendi-ibiliak, ibilaldi hezigarriak, astronomia, orientazioa, surfa, yoga, gogoeta, eta abar.

Ingurumeneko diputatuak azaldu duenez, nahiz eta baden nolabaiteko sentsibilizazioa naturarekiko eta haren arazoekiko, gazteen artean zulo handia dago naturaren, haren balioen eta baliabideen benetako ezagutzan. “Horregatik, naturarekin berriz bat egitea gero eta beharrezkoagoa da; izan ere, horrek aukera emango digu gizarte osasuntsuago bat eta ingurumen kontzientzia bat edukitzeko”. Orobat nabarmendu du nahitaezkoa dela natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea.

Gaur egun, jende gaztea hiri inguruneetan eta ingurune teknologikoetan bizi da gehienbat, eta, ondorioz, erabat arrotzak zaizkie naturari eta ingurumenari eragiten dieten arazoak. Arazo horri heltzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak EKOHACK topaketak sortu zituen: Gipuzkoako 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako sorkuntza Txoko bat, non gazteek natuarekin duten harremana lantzen baita.

  

1452