Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Volver Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu kargua hartu du Unai Anduezak

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu kargua hartu du Unai Anduezak

· Izendatze ekitaldian diputatu berriaren ibilbide sendoa eta Gipuzkoako garapenarekiko duen konpromisoa nabarmendu ditu Eider Mendozak, bere esperientziak lurraldeko proiektu estrategikoak bultzatzeko funtsezko lana egingo duela ziurtatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Unai Anduezak gaur hartu du Gipuzkoako Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatu kargua, eta ardura hori “ilusioz eta konpromisoz” aurre egiten diola adierazi du, gaur goizean Aldundiko Iargi aretoan benera jartzeko egindako ekitaldiaren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan. "Gipuzkoako Foru Aldundiari eta, bereziki, Eider Mendozari eskerrak eman nahi dizkiot niregan jarritako konfiantzagatik. Ohore handia da ardura hau hartzea, eta konpromiso osoz ekingo diot gure ekonomia sendotzeari, etorkizuneko erronkei anbizioz eta erabakitasunez aurre eginez”, azaldu du.

 

Gipuzkoa “potentzial handiko” lurraldea da, eta bere “lehiakortasuna funtsezkoa da gizartearen ongizaterako”, diputatu berriaren esanetan. Horregatik bere konpromisoa berretsi du, garapen ekonomikoa sendotzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, erabakitasunez lan eginez.

 

Unai Anduezak Gipuzkoaren sendotasuna nabarmendu du egungo testuinguru geopolitikoaren aurrean, eta, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa guipuzkoarren egoera lehen eskutik ezagutzeko dituen hurbiltasun tresnak azpimarratu ditu. “Gure ekonomiaren lehiakortasuna gure ongizatearen oinarria da eta horren defentsa eta sendotze lanetan jarraituko dugu, garapen sendo eta jasangarri bat bermatzeko”, gehitu du.

 

Bestalde, diputatu nagusi Eider Mendozak Unai Anduezaren ibilbide emankorra nabarmendu du, Gipuzkoako ehun industrialaren ezagutza sakona eta lurraldearen garapenarekiko duen konpromiso irmoa azpimarratuz. Anduezak azken urteetan esperientzia baliotsua pilatu du enpresa ehunarekin, garapen agentziekin eta ekonomiako agenteekin lankidetza estuan, eta horregatik, Gipuzkoako egoera ekonomikoaren ezagutza zuzena eta xehea du. “Tren hau martxan da, abiadura bizian, Gipuzkoaren garapenerako garrantzitsuak diren proiektu estrategikoak abiarazten ari gara. Unai tren honetara igotzen da buru-belarri gure lurraldearen eta herriaren ongizatearen alde buru-belarri lanean jarraitzeko”, deskribatu du.

  

5240