Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Pasaiaren sustapen ekonomiko eta sozialerako foru hitzarmenak urteroko igoerari eusten dio, eta 684.000 eurora iristen da 2023an

Pasaiaren sustapen ekonomiko eta sozialerako foru hitzarmenak urteroko igoerari eusten dio, eta 684.000 eurora iristen da 2023an

Pasaialdea berritzea eta berroneratzea da hitzarmenaren helburua, eta hiri-berrikuntzaren, jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta hiri-ekipamenduen arloko jarduketak aurreikusten ditu, Foru Aldundiaren eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker herritarrentzako gune atseginak lortzeko.

2023/02/17
Pasaia convenio hitzarmena 2023

Rafaela Romero: «Legealdiaren hasieratik konpromiso sendoa dugu Pasaiarekin, badiaren ehun ekonomiko, urbanistiko eta soziala lehengoratzeko. Badia hainbat frontetan lehengoratzen eta biziberritzen laguntzeko apustu bat, 9,5 milioi euro inguru inbertituz nik zuzentzen dudan departamentuak diruz lagundutako jarduketetan. Pertsonak eta Pasaialdeko herritarren beharrak ardatz dituzten jarduerak».

Izaskun Gómez: «Erakundeen lankidetzari esker, inbertsio ekonomiko handia egingo da bizikidetzarako eta sozializaziorako hiri espazio berriak hobetzeko eta gaitzeko, Pasaia are gehiago pasaitar guztiena izan dadin. Proiektu horiek kirol instalazioak, auzoen irisgarritasuna eta hiri espazioak hobetuko dituzte, bizi-kalitatean eraginez eta Pasaiako herritarren eskubideak hobetuz».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok eta Pasaiako alkate Izaskun Gómezek badia berroneratzeko erakundeen arteko hitzarmenaren berritzea aurkeztu dute. Horri esker, 2023an, Pasaiako udalerriaren hiri-berrikuntza bultzatzen jarraituko da, eta aurrera egingo da ingurune atseginago, irisgarriago eta inklusiboago bat lortzeko.

Rafaela Romerok, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, azaldu duenez, aurten sinatutako hitzarmenak 684.000 euroko dirulaguntza planteatzen du Pasaiako udalerrirako, 2022an baino % 18 gehiago, eremuaren garapen sozioekonomikoa sustatzeko bultzada gisa. «Gaur aurkezten ari garen hitzarmenak – azaldu du Romerok – handitu egin du dirulaguntzaren zuzkidura ekonomikoa; hala, 2019an dirulaguntza 456.000 eurokoa izan zen eta, berritutako hitzarmenari esker, 2023an 684.000 eurokoa izango da. Aurten, hiri-ekipamenduetarako zuzkidura 565.325 €-koa da eta, horren bidez, kirol instalazioen irisgarritasuna, segurtasuna, berdintasuna eta optimizazioa hobetuko dira».

Romerok gogorarazi du, halaber, Aldundiak konpromisoa hartu duela Pasaialdean programa integral bat garatzeko, hondatutako hiri-espazioak eta ekipamenduak epe labur eta ertainean berreskuratu ahal izateko. «Bizi-kalitatea hobetzeko aplikatzen ari garen lurralde eraldaketako politikek Pasaia berri bat eraikitzera garamatzate, non herritarrak baitira hiria berroneratzeko edozein jarduketaren azken helburua. Hirigintza inklusiboaren eta berdintasunezkoaren printzipioetan oinarritutako berroneratzea», adierazi du.

Hitzarmenaren esparruan sinatutako baldintzen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 684.000 euroko ekarpena egingo du, eta gainerako 296.000 euroak Pasaiako Udalaren kargura izango dira, 2023rako aurreikusitako hiri-berrikuntzako, jasangarritasuneko, mugikortasuneko eta hiri-ekipamenduetako ekintzei ekiteko beharrezkoak diren 980.000 eurora iritsi arte.

Bestalde, Pasaiako alkate Izaskun Gómezek adierazi duenez, «erakundeen lankidetzari esker, inbertsio ekonomiko handia egingo da bizikidetzarako eta sozializaziorako hiri espazio berriak hobetzeko eta gaitzeko, Pasaia are gehiago pasaitar guztiena izan dadin. Proiektu horiek kirol instalazioak, auzoen irisgarritasuna eta hiri espazioak hobetuko dituzte, bizi-kalitatean eraginez eta Pasaiako herritarren eskubideak hobetuz».

Romerok gogorarazi du, halaber, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ahalegina eta dirua inbertitu dituela hirigintza plangintzan genero ikuspegia jasota duten herriak eta hiriak garatzeko. Gure departamentuak gero eta apustu handiagoa egiten du inklusioa eta zaintza ardatz dituen hirigintzaren alde, gure adinekoen eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen bizitza erraztera bideratutako jarduketen bidez».Amaitzeko, azpimarratu duenez, «berritu den hitzarmen honekin berretsi egiten da Pasaiako badiaren ehun ekonomikoa, urbanistikoa eta soziala berroneratzeko dugun konpromisoa».

  

2825