Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiko Ingurumen Departamentuak 240.000 eurotik gora xedatuko ditu Gipuzkoako ikastetxeetan proiektu jasangarriak garatzeko

Aldundiko Ingurumen Departamentuak 240.000 eurotik gora xedatuko ditu Gipuzkoako ikastetxeetan proiektu jasangarriak garatzeko

Gero eta ohikoagoa da Gipuzkoako ikastetxeetan proiektuak sortzea, jasangarritasuna bultzatzeko eta neska-mutilak ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko, besteak beste, hondakinak bereiztea, elikagaiak alferrik ez galtzea, jasangarritasun energetikoa sustatzea eta ekoizpen zirkularreko eredu dimentsionatuak abian jartzea oinarri dituzten ekimenen bidez. Ingurumen Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie Gipuzkoako ikastetxeek prestatutako 21 ekimeni beren proiektu jasangarriak burutu ditzaten, eta diru kopuru esanguratsua bideratuko du proiektu horiek garatzera.

2022/08/11
Proyectos sostenibles 2022 colegios

José Ignacio Asensio: «Hezkuntza da aldaketaren oinarria, eta proiektu jasangarri baten alde egiten duen ikastetxe bakoitzak etorkizun bat finkatzen du, non ikasle horiek modu profesionalean eta pertsonalean garatuko diren, jasangarritasunaren ikuspegitik. Ikastetxeetako geletan ingurumenarekiko ardura eta konpromisoa duten pertsonak prestatzeko harrobi onena dugu».

Naturguneak eta ingurumena errespetatzen duten baratzeak sortzea, elikagaien kontsumoa optimizatzea, eguzki plakak instalatzea, berdeguneak lehengoratzea, aire zabaleko ikasgelak sortzea, autokontsumorako irtenbideak proposatzea eta beste zenbait ekimenek osatzen dute Gipuzkoako ikastetxetan garatzen ari diren proiektuen zerrenda, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumen kutxatik datorren dirulaguntzari esker.  José Ignacio Asensio diputatua buru duen departamentuaren oinarrizko helburuetako bat eredu jasangarri eta zirkularretan aurrera egiteko beharraz kontzientziatzea da. 2022an ere dirulaguntzak ematen eta proiektuen jarraipena egiten jarraituko dugu; guztira 240.000 euro baino gehiago bideratuko dira ikastetxeek aurkeztu dituzten 21 ekimen jasangarritara, ikastetxeetan prestatzen baitira adingabeak.

Funts horiei esker, Gipuzkoako ikastetxeetan garatzen diren proiektu jasangarrien sarea zabalduz joango da, eta ez dugu ahaztu behar horietako batzuk oso erreferentzia argigarriak direla Ingurumen Departamentua gizartean bultzatzen ari den trantsizio ekologikoak zer esan nahi duen ikusteko. José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «jasangarritasunarekiko konpromisoa eta klima aldaketari aurre egiteko modua dira, hain zuzen, hainbat ikastetxetan abian jarri dituzten eta trantsizio ekologikoari ekiteko konpromisoarekin bat egiten duten ekintzen sorburua»«Hezkuntza da aldaketaren oinarria –gaineratu du diputatuak-, eta proiektu jasangarri baten alde egiten duen ikastetxe bakoitzak etorkizun bat finkatzen du, non ikasle horiek modu profesionalean eta pertsonalean garatuko diren, jasangarritasunaren ikuspegitik. Ikastetxeetako geletan ingurumenarekiko ardura eta konpromisoa duten pertsonak prestatzeko harrobi onena dugu».

2021ean proiektu hauek jaso dituzte dirulaguntzak: Zumaiako Zumaiena ikastetxeko “Baso Magikoa” izeneko proiektuak, Getariako Iturzaeta Herri Eskolako urmaelak, Olaberriko Herri Eskolako baratzeari eta sukaldeari buruzko zientzia tailerrak, eta Donostiako Scientia Karmelo ikastetxeko “Ispilu berdea", eta Axular Lizeoko "Espaloi jasangarria" ekimenak. Urte hasieran, ikasleek José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuaren aurrean aurkeztu zituzten proiektuak, urtarrilaren 26an ospatzen den Ingurumen Hezkuntzaren Eguna dela eta. Kasu horiek, lurraldean zenbait ikastetxek kudeatzen dituzten beste batzuekin batera, erreferentzia eta jardunbide egoki jasangarrien adibide dira «normaltasun berri» horretara egokitu nahi duten ikastetxeentzat. Izan ere, egoera horrek mundu jasangarriago bateranzko trantsizio energetikoa planteatzen digu erronka gisa, eta horrek, ezinbestean, haurren kontzientziazioa izan behar du abiapuntu.

  

2549