Ingurumen Departamentuak eta EHUk ekonomia zirkularreko talentuaren eta mikroplastikoen aurkako borrokaren aldeko konpromisoa indartu dute
Ingurumen Departamentuak eta EHUk ekonomia zirkularreko talentuaren eta mikroplastikoen aurkako borrokaren aldeko konpromisoa indartu dute
Ingurumen Departamentuak eta EHUk ekonomia zirkularreko talentuaren eta mikroplastikoen aurkako borrokaren aldeko konpromisoa indartu dute
Bi hitzarmenen sinaduraren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 46.000 €-ko konpromisoa hartu du EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin lankidetza estutu eta ingeniarien prestakuntza-ibilbidean ekonomia zirkularraren inguruko talentua eta ikerketa bultzatzeko.
6.000 € Ekonomia Zirkularreko Enpresa Ikasgelaren jarduera bultzatzeko erabiliko dira. Ikasgela horren helburua da zirkulartasun-irizpideen araberako prestakuntzan eta ikerketan sakontzea, eta ikasleak jasangarritasun-gaitasun berrietan gaitzea, haien laneratzea hobetzeko.
40.000 € izango dira «Mikro 2022» garatzeko, aurreko urteetan egindako ikerketa-azterketak areagotzeko helburuarekin. 2022an, mikroplastikoen fokuak identifikatzera eta itsaso eta ozeanoetara gutxiago iristeko beharrezko prebentzio-neurriak hartzera bideratuta egongo da.
José Ignacio Asensio: “Trantsizio Ekologikoak eskatzen duen eredu-, pentsamendu- eta ekoizpen-aldaketa, maila guztietan, lanbide-profil egokiak sustatzen baditugu soilik egin ahal izango da; horregatik, funtsezkoa da unibertsitatea inplikatzea eta ikasleen ibilbidean zirkularitatearen ikuspegia sartzea”.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak ekitaldi bat egin dute gaur goizean Ingenieritza Eskolan, bi lankidetza-hitzarmen sinatzeko. 46.000€ bideratuko dira Ekonomia Zirkularrean talentuaren aldeko konpromisoa indartzeko eta mikroplastikoen aurkako borroka areagotzeko. José Ignacio Asensiorekin eta Xabier Ostolazarekin batera, Arantxa Eceiza EHUko GMT ikerketa-taldeko zuzendariak, Amaia Mendoza ikertzaileak (mikroplastikoei buruzko tesiaren azken etapan dago) eta Cristina Peña Materialen Ingeniaritzako doktoreak parte hartu dute.
José Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak bat egin dute Ekonomia Zirkularrak Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoaren eragile gisa duen garrantzi estrategikoa adieraztean. Bide batez, bizi-ziklo zirkularraren erronkei aurre egiteko gai diren profesionalen prestakuntzari laguntzean ere. Ekonomia zirkularrera egokitzeko gai diren profesionalak gaitzeko erronka partekatzen dute bi alderdiek, produkzio- eta kontsumo-irizpide jasangarrietan, produktuen bizi-ziklo osoan eta eta baliabideen biziiraupenean oinarrituta. José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, “Trantsizio Ekologikoak eskatzen dituen maila guztietako eredu-, pentsamendu- eta ekoizpen-aldaketak lanbide-profil egokiak sustatzen baditugu bakarrik egin ahal izango dira, eta, horregatik, funtsezkoa da unibertsitatea inplikatzea eta ikasleen ibilbidean zirkularitatearen ikuspegia sartzea”.
Xabier Ostolazak nabarmendu duenez, “Ingeniaritza Eskolaren eta Foru Aldundiaren arteko harremana gero eta sendoagoa da, eta horrek balio erantsia ematen dio gure Eskolako ikasleei, bai industria-titulazioetan, bai eraikuntza-titulazioetan. Jasangarritasunaren erronka hain da erabakigarria esparru horietatik eta beste batzuetatik aurre egin behar diogula, betiere lankidetza-espiritutik, eta Ekonomia Zirkularreko Unibertsitatea-Enpresa Gela lankidetza hori egituratzen ari da.”
Mikroplastikoei aurrea hartzeko estrategien hitzarmena
Ingurumen Departamentuak 40.000 euro emango ditu «Mikro 2022» garatzeko, aurreko urteetan egindako ikerketa-azterketen areagotzeko gisa. Helburua izango da mikroplastikoen sorreraren fokoak identifikatzea eta dagozkien prebentzio-neurriak hartzea, mikroplastikoak itsaso eta ozeanoetara gutxiago irits daitezen.
.Ikerketa honek, sakabanatutako zaborra prebenitu eta murriztearekin bat etorriz, hori baita Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren helburu nagusietako bat, mikroplastikoak sortzen diren guneak identifikatzea izango du helburu, behar diren prebentzio- eta murrizketa-neurriak ezartzeko. Aurreko urtean egindako azterketaren ondorio nagusien artean, ikusten da aurkitutako mikroplastiko primario (pellet) eta sekundario (poliestireno) gehienen jatorria lur barrukoa dela.
Datu horiek mahai gainean jarrita, Euskal Herriko Unibertsitateko “Materialak+Teknologiak” ikerketa-taldeak mota horretako kutsatzaileen transmisio-katea atzeraka aztertzea proposatzen du, eta, hala, egoera hori lehorrean zer jarduera-motak eragiten duten zehaztea eta prebenitzea. Asensio diputatuak adierazi duenez, “ikerketak lehen erabiltzen genituen datuak biltzen ditu, itsasoko zaborraren %80 barrualdetik dator, eta ezinbestekoa da jatorrizko guneak identifikatzea prebentzio-neurri egokiak hartu ahal izateko”.
Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gela garatzeko hitzarmena
Bestalde, 6.000 €erabiliko dira Ekonomia Zirkularreko Enpresa Gelaren barruan jarduera bultzatzeko. Ikasgela horren helburua da zirkulartasun-irizpideen araberako prestakuntzan eta ikerketan sakontzea, eta ik
Asensio diputatuak azpimarratu du “Ekonomia zirkularra Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoaren motorra da, eta, ikasleen lan-aukerak hobetzeaz gain, jasangarritasun-irizpide berrien arabera prestatutako profesional berriak izatea pizgarri garrantzitsua izango da gure industria eraldatzeko”.
2531