Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasun Departamentuak bidegorrien foru lurralde plana eguneratuko du, herritarren ekarpenak kontuan hartuta

Mugikortasun Departamentuak bidegorrien foru lurralde plana eguneratuko du, herritarren ekarpenak kontuan hartuta

Plangintza berrikustean 2013ko arauan jasotako egungo mapa aztertuko da, eta herritarrei tarte edo ibilbide berriak proposatzeko aukera emango zaie. Egungo araudia eguneratzeaz gain, gauza bera egingo da gauzatzen ari diren lanen kostuen aurreikuspenarekin, zeren eta sarea osatzeko datozen urteetan egingo den plangintza formalizatzen lagunduko baitu.

2023/03/31
Revisión PTS 2023

Rafaela Romero: “Mugikortasun Departamentuak agintaldi honetan egindako promesetako bat Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala berrikustea zen. Eta gure ohitura denez, agindutakoa betetzen jarraitzen dugu. Gipuzkoan, mugikortasun aktiborako azpiegitura sareak aukera handiak ematen ditu, eta gaitasun nahikoa du mugikortasun erabilgarria, aisialdikoa, irisgarria, berdintasunezkoa eta segurua garatzeko. Beti da posible bikaintasuneranzko urratsak ematea, eta hori da, hain zuzen ere, gainerako eragileekin lankidetzan egingo duguna, herritarren ekarpenak barne, haien beharrak baitira hobekuntza guztien azken helmuga”.

Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua, Rafaela Romero buru delarik, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana (LAP) berrikusteko eta eguneratzeko prozesuari ekin dio. Plan hori funtsezko urratsa da Gipuzkoako bidegorrien sarea erabat garatzeko, eta foru departamentuak agintaldi honetan duen beste helburu bat betetzen du. Prozesuak eragile espezifikoen lankidetza bereganatuko du, egutegian jasotako topaketak antolatuz; herritarren lankidetza ere jasoko da, eta hainbat bide erabiliz helarazi ahal izango dituzte haien ekarpenak.

Bizikletaren inguruko politika egiten 20 urte baino gehiago daramatzalarik, gaur egun Gipuzkoak Europako parametroak betetzen ditu bizikletaren erabileraren normalizazioari dagokionez, mugikortasun aktiboago eta iraunkorragoaren alde ari diren Europako eskualdeen taldeko kide baita. Bizikletaren Estrategiarekin batera, LAPa berrikusteak aurrerapena ekarriko dio lurraldeari bere Bizikleta Sistema Integralean, mugikortasun iraunkor eta seguruaren aldeko azpiegiturak eta politikak biltzen baititu.

Rafaela Romero: “Mugikortasun Departamentuak agintaldi honetan egindako promesetako bat Gipuzkoako bizikleta bideen lurralde plana berrikustea zen. Eta gure ohitura denez, agindutakoa betetzen jarraitzen dugu. Gipuzkoan, mugikortasun aktiborako azpiegitura sareak aukera handiak eskaintzen ditu, eta gaitasun nahikoa du mugikortasun erabilgarria, aisialdikoa, irisgarria, berdintasunezkoa eta segurua garatzeko. Beti da posible bikaintasuneranzko urratsak ematea, eta hori da, hain zuzen ere, gainerako eragileekin lankidetzan egingo duguna, herritarren ekarpenak barne, haien beharrak baitira hobekuntza guztien azken helmuga”.

Prozesuaren bi faseak
Dokumentuaren Aurrerapen Fasean (Dair enpresak egina) 2022an lizitazioa egin ondoren, bi prozesu daude: bata informatiboa eta bestea parte hartzekoa eta kontsultakoa. Bi faseek parte hartze prozedura propioak dituzte, betiere prozesua batzen eta aberasten duten ideiei eta iradokizunei dagokienez ahalik eta itzulkinik handiena egiteko helburuarekin.

Informazio fasean, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planerako (GBBLAP) webgune espezifiko bat prestatuko da Bizikletaz foru webgunearen barruan (www.gipuzkoa.eus/eu/web/bizikletaz). Helbide elektroniko bat ere emango da, bai eta informazio liburuxka bat eta sustapen bideo bat ere. Gainera, informazio zabala eta gaikako edukiak eskainiko dira sare sozialetan.

Herritarren parte hartzearen fasean, Gipuzkoako herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko eta partekatzeko bi bide egongo dira. Lehenik, inkesta xume bat, nahi duten pertsonek bete ahal izango dutena hemen: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/bizikletaz/galdetegia 

Bigarren kanalari dagokionez, bilera presentzialen egutegi bat egin da entitate publikoentzat eta partaidetza eragileentzat, hala nola udalentzat, eskualdeko garapen agentzientzat, enpresa handientzat (500 langile baino gehiagokoentzat), industrialdeentzat, ikerketa zentroentzat, unibertsitateentzat, bizikleta elkarteentzat eta, nolabait, intereseko sektore edo talderen baten interesa ordezkatzen duten beste batzuentzat.

Topaketa horiek apirilaren bigarren hamabostaldian (apirilaren 17an eta 28an) egingo dira, eta garrantzitsua da gonbidapena eskatzea bidegorriak@gipuzkoa.eus helbide elektronikoaren bidez. Horren bidez, iruzkinak, alegazioak eta proposamenak ere bidal daitezke. Bileren egutegia esteka honetan dago eskuragarri:
www.gipuzkoa.eus/eu/web/bizikletaz/bidegorrien-planaren-berrikuspena/nola-parte-hartu, eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren berrikuspenari buruzko informazio guztia hemen dago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/bizikletaz 

  

3203