Donostiako Zinemaldiak jasangarritasunaren aldeko apustua indartu du tokiko modarekin, “Zinemaldiko izarrak janzten” izeneko ekimenaren arrakastari esker
Donostiako Zinemaldiak jasangarritasunaren aldeko apustua indartu du tokiko modarekin, “Zinemaldiko izarrak janzten” izeneko ekimenaren arrakastari esker
Donostiako Zinemaldiak jasangarritasunaren aldeko apustua indartu du tokiko modarekin, “Zinemaldiko izarrak janzten” izeneko ekimenaren arrakastari esker
“Zinemaldiko izarrak janzten” ekimenaren seigarren edizioak euskal moda jasangarriaren aldeko apustua egingo du berriro, eta lehiaketako galetako aurkezleak, aktoreak, dantzariak eta zuzendariak jantziko ditu seigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Kulturako departamentuen, Zinemaldiaren, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
José Ignacio Asensio: “Pozgarria da ikustea Zinemaldia bezalako jaialdi bat gero eta apustu argiagoa egiten ari dela tokikoaren eta jasangarritasunaren alde. 70. edizio honetan, Zinemaldiak, bere karbono aztarna kalkulatu eta konpentsatzeaz gain, euskal diseinatzaileen modelo berriekin jantziko ditu jaialdiko izarrak. Eredu berri hori inspirazio iturri izango da zinemaldia jarraitzen duten milioika ikusleei tokiko ekoizpenaren garrantziaz kontzientziatzen laguntzeko, ikuspegi jasangarri batetik begiratuta.”
José Luis Rebordinos: “Iaz ingurumen diagnostiko bat aurkeztu genuen eta gure aztarna ekologikoa murrizteko neurriak indartuko zirela iragarri genuen. Euskal moda jasangarria Zinemaldian presente egoteko akordio hau, astelehenean aurkeztu genuen Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria bezala, ematen ari garen pauso horien parte da, karbonorik gabeko antolakunde eta ekitaldia bihurtzeko eta, horregatik, oso eskertuta gaude gure bidaia lagunei”
Harkaitz Millan: “Modaren aldeko apustu sendoa egin nahi dugu adierazpen artistiko eta kultural gisa, eta aukera horretaz baliatzen gara tokiko modaren sektorea erakusteko, erakusleiho ezin hobea baita Gipuzkoako diseinatzaileentzat Donostiako Zinemaldia”.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioko galen aurkezleek, aktoreek, dantzariek eta zuzendariek euskal moda jasangarria erakutsiko dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Kulturako departamentuen, Zinemaldiaren, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenari esker, “Zinemaldiko izarrak janzten 2022” proiektuaren bitartez. Ekimen hau irekita dago Euskadiko marka guztiek parte har dezaten, azken urteotan lurraldean ezartzen ari diren jasangarritasunaren, ekonomia berdearen eta tokiko ekoizpenaren irizpideetan oinarrituta.
Gipuzkoako protagonismoa azken hautaketan
Foru Aldundiaren bidez bideratutako deialdi publikora 24 diseinatzaile aurkeztu ziren (gipuzkoarrak, bizkaitarrak, eta baita ukrainiarrak ere), eta Zinemaldiko estilisten aurre-hautaketa batean aurkeztutako proposamen bakoitza aztertu ondoren, 15 firma hautatu ziren haien modeloak “Zinemaldiko izarrak janzten 2022” ager daitezen jaialdi guztian zehar.
Aukeratutako 15 enpresetatik 14 gipuzkoarrak dira (nahiz eta Eñaut Barruetabeña Bartzelonan bizi den). Horietako bi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departametuak bultzatutako GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterreko kide dira. Aukeratutako firmak ondorengo hauek dira: Loreak Mendian, Berriz, Joyería Casa Munoa, Getary, Joyería González Larrauri, Isabel Zapardiez, SKFK, Naia Iturrioz, Eñaut Barruetabeña, Alex Vallejo joyeros, Manuela va de fiesta, Naiara Elgarresta, Aldabaldetreku, Eder Aurre (Bilbao) eta Sophie et Voilà.
Izarrak eta haien diseinu jasangarriak
Bitxien, osagarrien eta egin beharreko jantzien esleipen asko geratzen diren arren, euskal marka batzuk ofizialki hautatu dituzte galetako gidariak janzteko. Adibidez, González Larrauri, Naiara Elgarresta, Isabel Zapardiez, Getary, SKFK eta Sophie et Voilà. Gainerakoak eguna pasa ahala argitzen joango dira.
José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, honako hau adierazi du: “Tokiko moda jasangarriak Foru Aldundiaren ingurumen babesa izaten jarraituko du, eta, horrez gain, azpimarratu nahi dut Zinemaldiaren 70. edizio honetan eragile guztien artean islatzen ari garen aurrerapena oso garrantzitsua dela arlo ekonomikoan eta sozialean. Historiako Zinemaldia jasangarrienaren aurrean gaude, izarrek erakutsiko dituzten diseinuetatik hasi eta desfilatuko duten alfonbra gorri birziklatu eta birziklagarriraino. Jakina da, gainera, karbono aztarna kalkulatu eta konpentsatuko dela. Gizarte jasangarriago, efizienteago eta bidezkoago batean bizitzea ahalbidetuko digun trantsizio ekologikorako bidean egiten den guztiak balio du, eta oso esanguratsua da Zinemaldiaren moduko erreferente batek jasangarritasuna bere identitate eredu bihurtzea.”
José Luis Rebordinosek, berriz, hau nabarmendu du: “iaz ingurumen diagnostiko bat aurkeztu genuen eta gure aztarna ekologikoa murrizteko neurriak indartuko zirela iragarri genuen. Euskal moda jasangarria Zinemaldian agerian jartzeko akordio hau, astelehenean aurkeztu genuen Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria bezala, ematen ari garen pauso horien parte da, karbonorik gabeko antolakunde eta ekitaldia bihurtzeko eta, horregatik, oso eskertuta gaude gure bidaia lagunei”
Harkaitz Millanek, Kulturako diputatuak, oso positibotzat jo du ekimen hau, “euskal diseinatzaileen tokiko moda eta lana balioesten baititu, eta beren sorkuntzak nazioartean oihartzuna duen jaialdi batean, hala nola Zinemaldian, ikusgai jartzeko aukera ematen baitie”.
Alfonbra gorri birziklatu eta birziklagarria
Juliette Binoche edo Liam Neeson zine izarrek, besteak beste, zapalduko dituzten alfonbra gorriak, bai Kursaalean bai Victoria Eugenian, material birziklatuz eginak eta birziklagarriak izango dira. Zehazki, poliesterrez egindako alfonbrak izango dira eta poliester zuntz bihurtuko dira aurrerago (betiere beste material batzuekin nahasten ez bada), erabilgarritasun jasangarriko ziklo berri bat eskaintzeko, eredu zirkularraren adibide bikain bihurtuz.
Hala, jaialdiaren ondoren, alfonbra horiek birziklatu egingo ditu Emaús Fundación Social taldeko “Sin Desperdicio” enpresak. Enpresa horrek % 100 birziklatutako poltsak fabrikatuko ditu, eta heldulekuak, berriz, Spanset, enpresak egingo ditu, kamioietako lotzeko zintak erabiliz. Poltsa horiek Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango zaizkio, behar dutenei ematen zaizkien produktuak eramateko.
2512