Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugi eredua ticketing tresnari buruzko Nazioarteko Foroan egongo da

Mugi eredua ticketing tresnari buruzko Nazioarteko Foroan egongo da

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatua Londreseko “Transport Ticketing Global” nazioarteko topaketan izango da, eta bilerak egingo ditu ticketing arloko mundu mailako adituekin, MUGI tarifa-sistema integratuan ordainketa digitala ezartzeko.

2020/01/28

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua "Transport Ticketing Global" topaketan izango da aste honetan; izan ere, Londresen bilduko dira, erreferente den topaketa horretan, mundu osoko adituak eta erakundeak, garraio publikoaren eta ticketing-aren inguruan adituen esperientziak eta interesak partekatzeko. Foro horretan, Aldundiak kontaktu ezberdinak izango ditu Gipuzkoako MUGI tarifen integrazio sistema aurkezteko.

Gipuzkoako ordezkariek Londresera joan dira MUGI tarifa-sistemaren xehetasunak ezagutzera emateko eta partekatzeko, eta esperientzia berriekin eta puntako irtenbide teknologikoekin alderatzeko, batez ere ordainketa mugikorraren esparruan. Beraz, Romerok hainbat bilera izango ditu adituekin, besteak beste, Esteban Galuzzi Buenos Airesko Zirkulazio eta Garraioetako idazkariordearekin. Garraio arloan erreferente den Galuzzi jaunak Gipuzkoako ordezkariei azalduko die 3 milioi biztanle dituen hiriburuko garraioaren plangintza sistema eta contactless soluzio teknologikoen ezarpena; hau da, txartel fisikorik gabe eta mugikorretik ordaintzeko soluzioak.  

Rafaela Romeroren arabera, "MUGI txartelaren bidez garraio publikoan tarifak eta beherapen progresiboak integratzeko dugun ereduak asko du eskaintzeko, eta, horregatik, erreferentzia bat da nazioarte mailan. Orain, hobetzen jarraitu behar dugu, etorkizunera hurbildu eta jauzia eman gailu mugikorretatik ordaintzeko contactless teknologiara. Aurreikusitako bilerei esker, teknologia hori arrakastaz ezarri den garraio publikoko sistemen esperientziak ezagutu ahal izango dira.

  

1515