Energia Jardunaldiak egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko ditu, ikuspegi klimatikoa eta pobrezia energetikoaren ikuspegitik
Energia Jardunaldiak egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko ditu, ikuspegi klimatikoa eta pobrezia energetikoaren ikuspegitik
Energia Jardunaldiak egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko ditu, ikuspegi klimatikoa eta pobrezia energetikoaren ikuspegitik
Azaroaren 9 eta 10ean egingo da Koldo Mitxelenan
- Energia azoka egingo da jendeari energia elektronikoaren kontratazioa eta etxean nola aurreztu eta energia berriztatzaileak erakusteko
- Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Foru Estrategiaren aurrerapena egingo da
- Argitu ekimenaren ondorioak aztertuko dira
Ingurumeneko Departamentuak antolatzen dituen Energia Jardunaldien IV. Edizioa egingo da azaroaren 9 eta 10ean Koldo Mitxelena Kulturunean. José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak inauguratuko dituelarik.
Jardunaldi hauek herritarren kultur energetikoa hobetzea dute helburu. Jardunaldietan Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Foru Estrategiaren aurrerapena azaldu, Argitu ekimenaren ondorioak aztertu eta sorkuntza banatuko tokiko proiektuak aztertuko dira. Horrez gain, egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko dira, ikuspegi bikoitzaren bitartez: klimatikoa eta pobrezia energetikoarena.
ENERGIA jardunaldiaren berrikuntza nagusia Energia azokaren antolaketa izango da. Azoka hau irekia izango da, eta aurrezteko, energiaren eraginkortasunerako eta energia berriztagarrien sistemak ikusteaz gain herritarrei zuzendutako hainbat tailer egingo dira hornikuntza kontratatzean aholkularitza emanez, energia kontsumoak murrizteko gutxieneko kostua edo zero kostua lortzeko neurriak proposatuz, etxeko tresna elektrikoen erabilera eraginkorra nola egin, eta abar.
Energia azoka
Jardunaldi hauen berrikuntza handiena izango da Energia Azokaren antolatuko dela. Feria hau jende guztiarentzat irekita egongo da eta aurrezteko eraginkortasun energetikorako eta energía beriztagarriak erabiltzeko benetako sistemak erakutsiko dira, besteak beste, honako hauek: auto elektrikoa, temperatura baxuko zoru erradiatzailea, geotermia, LED argiteria, eguzki panelak, eraikuntzarako materialak eta isolatzaileak, biomasa galdara…Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleaek azokara gerturatzen diren pertsonen zalantza guztiak argituko dituzte.
Horrez gain, bi tailer egingo dira jende guztiarentzat irekita arratsaldeko 6etatik 8rak bitartean.
Azaroaren 9an: Kontratazio elektronikoan nola aurrez daitekeen azalduko da tailer honetan. Horretarako faktura eletrikoa zertan datzan ikusiko da eta aurrezteko dauden aukera eta baliabideak aztertuko dira, beti ere etxeetako kontagailu elektronikoek jasotzen dituzten datuak erabiliz. (Komenigarria da faktura bat ekartzea)
Azaroaren 10ean: Etxean kontsomo energetikoa murrizteko kostu gutxieneko edo hutxeko neurriak azalduko dira. Helburua etxean ditugun ekipoak modu eraginkor batean erabiltzea eta merkatuko eraginkorrenak aukeratzea da.
1863