Errei berri batek Martuteneko biribilguneko mugimenduak azkartuko ditu
Errei berri batek Martuteneko biribilguneko mugimenduak azkartuko ditu
Eguneko ordu batzuetan sartzeko ilara luzeak sortzen dira puntu horretan; gehienbat, arratsaldeko 15:00ak aldera, ospitaleko langileen irteera orduan.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak Martuteneko biribilgunean dagoen eremua bisitatu du. Han, Gipuzkoako Foru Aldundia zuzeneko errei berri bat eraikitzen ari da ospitaletatik Astigarragarako mugimendua egiteko. Egun, Martuteneko biribilgunera sartzeko lau adarretatik hiruk errail zuzenak dituzte eskuinerako mugimenduetarako, eta ez duen bakarra ospitaletatik datorrena da.
Oiarbide diputatuaren esanetan, errail berri honekin nabarmen arinduko da Ospitaletatik Astigarraga aldera doan trafikoa. “Ilara handienak 15:00ak aldera sortzen dira, ospitale guneko langileen laneko irteera orduarekin batera. Zuzeneko errei berri horri esker, ospitale gunetik GI-40 errepidea hartuta Martuteneko biribilgunera iristen diren ibilgailuak GI-41 errepiderantz joan ahal izango dira biribilgunetik pasa gabe”, azaldu du Bide Azpiegituretako diputatuak, eta gaineratu du horrek biribilguneko zirkulazioa arintzen lagunduko duela.
Eraikuntza lanak abuztuko lehenengo hamabostaldian hasi ziren eta bi hilabete eta erdiko gutxi gorabeherako iraupena izango dute. Aurrekontua 166.462,44 eurokoa da eta lanek ez diote zirkulazioari eragingo.
1728