Errentaren kobrantza simulatzen duen SMS bidezko iruzur bati buruz ohartarazi du Ogasunak
Errentaren kobrantza simulatzen duen SMS bidezko iruzur bati buruz ohartarazi du Ogasunak
Gipuzkoako hainbat herritarrek salatu dute azken egunetan horrelako jakinarazpenak jaso dituztela beraien mugikorretan
Ogasuna
Gipuzkoako foru Ogasunak ohartarazi duenez, hainbat gipuzkoarri SMS bidez iruzur egiten saiatu dira azken egunetan, pasa den udan igarri eta salatu zen iruzur prozedura bera erabiliz. Mezuaren igorleak zerga administrazioa dela simulatzen du, eta esteka bat eransten dio mezuari, Errenta aitorpenaren itzulketa jasotzeko dela dioena. Gipuzkoako foru Ogasunak beharrezko neurriak hartu ditu iruzur saiakera hori lortzeko jazartzeko, eta gogorarazi du neurririk onena erabiltzaileek datu pertsonalak eskatzen dituen edozein komunikazio susmagarriren aurrean prebentzioz jokatzea dela. Foru erakundeak ez du eskatzen SMS bidez ez informazio konfidentzialik, ez kontu-zenbakirik, ez zergadunen txartel-zenbakirik.
3870