Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Eskola kirola bertan behera utzi da bihar, apirilak 2, 14:00ak arte

Eskola kirola bertan behera utzi da bihar, apirilak 2, 14:00ak arte

Kultura eta Kirol Departamentuak, Harkaitz Millan diputatua buru duela, eskola-kirola bihar, larunbata, apirilak 2, 14:00ak arte etetea erabaki du, elur-arriskuagatiko alerta laranjaren iragarpen meteorologikoa dela eta.

2022/04/01

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Harkaitz Millan diputatua buru duela, eskola-kirola bihar, larunbata, apirilak 2, 14:00ak arte etetea erabaki du, elur-arriskuagatiko alerta laranjaren iragarpen meteorologikoa dela eta.

Kirol Zuzendaritza dagoeneko jarri da harremanetan Gipuzkoako ikastetxeekin eta kirol federazioekin.

Jarduera hauek eteten dira:

  • Ingurune naturalean egiten diren jarduerak (mendia, uretako kirolak…)
  • Espazio irekietan egiten diren jarduerak (belar-zelaiak, eskolako patioak, hondartzak, aire zabaleko atletismoko pistak…)

Bestalde, Kultura eta Kirol Sailak gogorarazi nahi izan du “sor daitezkeen egoeren aurrean zentzuz jokatzea gomendatzen dugu”.

  

1783