Debekatuak baina ez ahaztuak erakusketa ikusgai KM-ko liburutegian ekainaren 20tik aurrera
Debekatuak baina ez ahaztuak erakusketa ikusgai KM-ko liburutegian ekainaren 20tik aurrera
Koldo Mitxelenako liburutegian ekainaren 20tik aurrera
EHU-ko udaikastaroen Zentsura eta Literatura Biltzarraren baitan egingo da
Debekatuak baina ez ahaztuak erakusketa egongo da ikusgai KM-ko liburutegian ekainaren 20tik aurrera Ismael Manterola eta Alexander Gurrutxagaren zuzendaritzapean. Erakusketaren helburua Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalak euskal kulturgintzan izan duen eraginaren argazki bat eskaintzea da, Francopeko Erregimenaren hasieratik Trantsizioaren urteetara arte, bisitariari aukera emanez zentsuraren indarra eta ezaugarri nagusiak modu errazean ikusteko. Horrekin batera, zentsuraren inguruko ikerketei ere erreferentzia egingo die erakusketak, euskal ikertzaile nagusia den Joan Mari Torrealdairen lana nabarmenduz.
Publiko zabalarentzat pentsatutako erakusketa da, eta azalpen laburrak nahiz lekukotzak uztartuko ditu, zentsurari buruz dakiguna obra konkretuen kasuan azaleratuz. Bi ardatz izango ditu erakusketak, beraz: batetik, Espainiako zentsura instituzionalak iragan hurbilean izan dituen mekanismoak argituko ditu eta, bestetik, horrek euskal kulturan izandako ondorioen argazki bat eskainiko du.
Asko izan dira historian zehar liburuak zentzuratzeko argudiatu diren arrazoiak. Batzuk ezagunak, besteak harrigarriak. Koldo Mitxelena liburutegitik zentsuratuak izan diren lan horiek ezagutzera eman nahi ditu.
Erakusketa amaitu gabe dago eta bisitariaren laguntza eskatzen da.
Zentzuratutako lanen bat ezagutzen duzu? Kontaiguzu! Horretarako, eskailera nagusiko mahian dauden fitxa beltzetako bat bete, mailegu zerbitzura eraman eta zintizilikatu fitxa gure obra zentsuratuen panelean.
KMK-n zentzuratzuak izan diren liburuak daude. Aurkitu itzazu! Zentsuratuak izan diren 30 obren fitxak dagozkien liburuetan izkutatu ditugu. Guztiak gure liburutegian daude. Horietako bat aurkitzen baduzu, hartu fitxa, mailegu zerbitzura eraman eta zintzilikatu gero gure obra zentsuratuen panelean.
Ekarpen guzti horiekin erakusketa osatuko da eta, horrekin batera, gure Pinterest panela ere (ekainaren 20tik aurrera ikusgai) betetzen joango da. Bertan, obra horiek guztiak eta bakoitzaren KMK-ko katalogoko fitxa ikusi ahal izango diira.
Obra zentsuratu gehien proposatzen dituen pertsonak eta ezkutatutako fitxa gehien aurkitzen dituenak, sari bat jasoko du.
Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) EHUren ikerketa talde kontsolidatuak Zentsura eta literatura: memoria eztabaidatuak izeneko kongresua antolatu du, Miramar Jauregian, ekainaren 21-22an, Mari Jose Olaziregi eta Lourdes Otaegi irakasleen zuzendaritzapean. Gai zentralak literatura eta zentsura izango dira, baina beste arteetan ere izandako eragina aztertuko da.
1302