Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Etorkizuna Eraikiz Valentziako Generalitat-ekin partekatu du Foru Aldundiak

Etorkizuna Eraikiz Valentziako Generalitat-ekin partekatu du Foru Aldundiak

Gardentasun idazkariordearekin eta erakundeko langileekin kontrastatu du dinamika Imanol Lasak

2018/05/29
Valentzia

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikaziko diputatuak Etorkizuna Eraikiz, elkarlaneko gobernantza dinamika partekatu du gaur Valentziako Generalitat-eko goi mailako teknikariekin eta ordezkari instituzionalekin. Topaketa horretan parte hartu dute Alfonso Puncelek (Compromis), Gardentasuneko, Gizarte Erantzukizuneko, Partaidetzako eta Lankidetzako Kontseilaritzako idazkariordeak, eta erakundeko hainbat langilek. Aldundia lurraldeko etorkizuneko erronkei aurre egiteko, gizarte antolatuarekiko elkarlanean eta esperimentazioan oinarrituta, martxan jartzen ari den ekimenak eta erreferentziako zentroak azaldu ditu Lasak Generalitat-en egoitzan, eta haien ekarpenak jaso ditu kontraste lana eginaz.

            Diputatuak azpimarratu egin du Gipuzkoa gobernantza eredu berri baten alde egiten ari den apustuak Europako hainbat herrialdetan eta estatuko eskualdetan piztu duen arreta, eta gaineratu du ezinbestekoa dela “praktika arrakastatsuak” elkarbanatzea eta “elkarrengandik ikasten jarraitzea”. Izan ere, erakunde gehienak bat gatoz beharrezkoa dela gobernu moldeetan eta mentalitatean eraldaketa sakona gauzatzea, erantzun egokia eman ahal izateko bai gizartearen beharrei, eta baita etorkizunaren inguruan herritarrek duten kezkari ere”.

            Puncelek, bere aldetik, Generalitat-eko ordezkariak egiten ari diren lanaren berri eman du, eredugarritasunean eta gobernantza etikoan oinarritutako aro berri bat zabaltzeko, iruzurraren aurkako sistema informatikoan bezalako neurriak hartuz. Bi ordezkariek asmoa agertu dute beste topaketa bat egiteko, elkarlanerako bideetan sakontzeko.   

  

1558