Euskadiko 17 erakundek bat egin dute epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik kultura erreibindikatzen duen Davoseko adierazpenarekin
Euskadiko 17 erakundek bat egin dute epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik kultura erreibindikatzen duen Davoseko adierazpenarekin
Euskadiko 17 erakundek bat egin dute epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik kultura erreibindikatzen duen Davoseko adierazpenarekin
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak sustatutako sinadura Euskadiko Arkitektura Institutuan egin da gaur, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalen, eta kultura, arkitektura eta hirigintza arloetako beste 17 erakunderen babesa jaso du.
Gaur sinatutako dokumentua 2018an bultzatu zuen Suitzako Gobernuak, "Europarako kalitate handiko Baukultur baterantz" izeneko Ondareari buruzko Europako Urtearen barruan
▪ Adierazpenak aitortzen duenez, eraikitako inguruneak "eragin zuzena" du gure bizitza kalitatean, eta "pertsonen behar sozialei eta psikologikoei" erantzungo dien kalitate handiko ingurune eraikiaren aldeko apustua egiten du, etxebizitza "duin, eskuragarri eta irisgarrien" bitartez
Donostian, 2019ko abenduaren 2an.- Euskadiko 17 erakundek arkitekturari eta hirigintzari buruzko Davoseko 2018ko Adierazpenarekiko atxikimendua sinatu dute gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuan; Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bultzatutako ekimena da, eta eraikitako ingurunean "planteamendu berria eta moldagarria premiaz egitea" erreibindikatzen du, ikuspegi kulturalean eta gizarte eta ingurumen arloko iraunkortasunean oinarritutakoa, "Kultura epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik jarriz".
Ekitaldian honako hauek egon dira: Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatuarekin batera; Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua; Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua; Asier Abaunza Bilboko Udaleko Obra eta Hiri Plangintzako sailburua; Nekane Arzallus Donostiako Udaleko Hirigintza Iraunkorreko zinegotzia; Miguel Ángel García Gasteizko Udaleko Lurralde eta Ekintza Saileko zuzendaria; Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa, eta Adierazpenari atxikiko zaizkion 17 erakundeen ordezkariak Euskadiko 17 erakundek gaur sinatu duten dokumentua Suitzako Gobernuak bultzatu
zuen 2018an, "Europarako kalitate handiko Baukultur baterantz" izeneko Ondarearen Europako Urtearen barruan. Baukultur terminoak kalitatezko espazio eraikia sustatu beharra aldarrikatzen du, eta baita Europaren kultur nortasun komuna suspertzeko beharra ere. Gainera, "kulturan oinarritutako ikuspegi jasangarriak" oinarri dituen hobekuntza nabarmena aldarrikatzen du.
Adierazpenera atxiki diren 17 erakundeek, eraikitzeko orduan alderdi kulturalak, ingurumenekoak, ekonomikoak eta sozialak kontuan hartzeko konpromisoa erakutsi dute, horiek bultzatuko, garatuko eta hiri-eraldaketen erdigunean jarriko dituzten politika publikoak sustatuz.
Adierazpena Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak, Europar Batasuneko Gobernu gehienek eta gobernuz kanpoko erakundeek ere sinatu dute, eta baita UNESCOk, Europako Arkitektoen Kontseiluak edo Espainiako Arkitektoen Kontseilu Gorenak ere, beste batzuen artean. Helburua lortu den ala ez ebaluatzeko hamarkada bateko epea ematen du adierazpenak, eta aurretik egoeraren diagnostiko kritikoa egin da. Diagnostiko horretan, Europako ingurune eraikian "kalitatea galtzeko joera" hautematen da, "jasangarritasunarekiko ardurarik erakutsi barik". Errealitate horren aurrean, "ahaleginak areagotzeko eta ikuspegi berriak egokitzeko premia larria" antzeman da, "Europan eraikita dagoen ingurunearen balio kulturalak babestu eta aurrera egin nahi bada".
Gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jasangarritasuna
Adierazpenak defendatzen duenez, perspektiba kalitate handiko Baukulturrerantz aldatzeak, gizarte eta ingurumen arloko iraunkortasuna bultzatuko du. Alde batetik, espazioaren sentsazioa hobetuko duelako, "diskriminazioari eta erradikalizazioari aurre egingo dion eta herritarren integrazioa eta kontzientzia sustatuko dituen" gizarte inklusiboa bultzatuz, askotariko erabilerak eta etxebizitza "duinak, eskuragarriak eta irisgarriak" dituzten auzo dinamikoen bitartez.
Beste alde batetik, ikuspegi horrek ingurumenaren iraunkortasuna bultzatzen du, “Garraio jasangarria eta lurraren erabilera arduratsua bultzatzen, berdeguneak handitzen eta osasuna eta bioaniztasuna sustatzen dituelako”. Horrek guztiak eragina izango du ekonomian, "oparotasun ekonomikorako balio eta baldintza onuragarri iraunkorragoak eta kalitate handiagokoak sortuz balio ekonomikoa gehitzen duelako".
Hori lortzeko, ikuspegi hori lurraldean eragina duten ekintzetan "derrigorrez egitea” eskatzen du adierazpenak, horretarako beharrezkoak diren araudiak sortuz. Sinatzaileek nabarmendu dutenez, oso garrantzitsua da arlo publikoko zein pribatuko eta politikako sektoreen, profesionalen, gizarte zibilaren eta “informatuta eta sentsibilizatuta” egongo den jendearen arteko lankidetza lortzea.
Davoseko Adierazpenari eta bat egin duten erakundeei buruzko informazio gehiago:
https://davosdeclaration2018.ch
DAVOSEKO ADIERAZPENA SINATU DUTEN ERAKUNDEAK
1. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
2. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
3. Arabako Foru Aldundia
4. Bizkaiko Foru Aldundia
5. Gipuzkoako Foru Aldundia
6. Bilboko Udala
7. Donostiako Udala
8. Gasteizko Udala
9. EHU/UPV
10. Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
11. Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
12. Arabako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
13. Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala
14. Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala
15. Unesco Katedra: kultur Paisaiak eta Ondarea
16. VISESA
17. ADEGI-ko Elkarte Sektorialak
1752