Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Euskal Eurohiria garatzeko bilera egin dute gaur Urruñan

Euskal Eurohiria garatzeko bilera egin dute gaur Urruñan

Jarduera ekonomikoaren sustapenak berebiziko garrantzia hartuko du fase berri honetan

Euskal Eurohiria garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziaren Gerentzia Kontseilu Zabalduak laneko bilera egin du gaur Urruñan. Bertan izan dira Mugaz Gaindiko Agentziako bi buru nagusiak, Imanol Lasa –Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua- eta  Jean-René Etchegaray -Aglomeración Côte Basque Adour eralundeko presidentea-, Bidasoa-Txingudi Partzuergoko, Sud-Pays Basque aglomerazioko, Donostiako Udaleko, eta Oarsoaldea Garapen Agentziako hainbat ordezkarirekin batera.

Bileran, oinarriak jarri dituzte Euskal Eurohiriaren 2014-2020 Plan Estrategiko Operazionala aurrera eramateko –hirugarren fasean sartuko da-. Euskal Eurohiriko Sare Berde eta Urdinaren proiektua jorratu da, proiektu ekonomikoei buruzko lan talde bat jarri da martxan, helburuak eta osaketa zehaztuz, eta abian diren beste zenbait proiekturen errepasoa egin da, hala nola eKop Mugaz Gaindiko Enpresa ekimenaren saria, edo mugaz gaindiko eskola arteko trukaketa programa.

Agentzian bat eginda dauden erakukundeek bultzada eman diote Plan Estrategiko Operazionalari. Proiektuak zehazteko fase batean sartuko da orain, bost lan ildo nagusitan izendatu diren lan taldeen bitartez: berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatu, klima aldaketari aurre egin eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa, tokiko baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera jasangarria sustatu, pertsonen eta ondasunen mugikortasuna erraztu, eta lurraldeen eskumenak eta txertatzea indartu. Ardatz hauek Aldundiaren ikuspegia jasotzen dute, 14 proiekturen bitartez.

Erabaki nagusietako bat, arlo ekonomikoari lotutako lan taldea martxan jartzea izan da, orain arte Agentziaren lan ildo nagusienak izan direnak zabalduz –mugikortasuna eta ingurugiroa-. Mugaz gaindiko eremuan ere, ekonomiaren sustapenak berebiziko garrantzia hartuko du, interes esparru jakin batzuei lotuta: aeronautika, I+G+i, energía berriztagarriak, hiri adimentsuak… “Helburu hori bat dator bete-betean Gipuzkoako enpresa ehuna sendotzeko gure lehentasunarekin, Ekonomia Suspertzeko Planean jasotakoarekin”, adierazi du Imanol Lasak.

EKop sariaren dotazio ekonomikoa ere handituko da. Sari banaketa ekitaldia ekainaren bigarren zatian izango da, Ficoban. Erakunde publiko zein pribatuei dago zuzenduta, beraien jarduera, konpromisoa edota proiektuak Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko eremuaren garapen ekonomikoari, errekonozimenduari, edo balorizazioari ekarpen positiboa egiten diotenean. Arlo ekonomikoko elkarlan esperientziak ere eskertu eta sustatu nahi dira, lankidetza kasuen eredugarritasuna azpimarratuz, etorkizunerako giltzarri gisa.

Azkenik, eskola arteko trukaketa programari dagokionez, ikastaro honetan 12-15 urte bitarteko 350 ikasle ari dira parte hartzen guztira, Euskal Eurohiriko 16 ikastetxetakoak.  

 

  

1651