Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Euskal moda izango da nagusi berriz ere aurtengo Donostiako Zinemaldian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuek proiektu honetan parte hartzeko aukera eman nahi dizute

Euskal moda izango da nagusi berriz ere aurtengo Donostiako Zinemaldian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuek proiektu honetan parte hartzeko aukera eman nahi dizute

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioko ekitaldietako aurkezleak, aktoreak, eta zuzendariak Gipuzkoako eta Euskal Herriko moda eramango dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen (GK Green Fashion) eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker. Zinemaldia gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena bihurtuko da aurten ere.

2022/07/15
Concurso vistiendo estrellas

Proiektua lurraldean finkatzearen eta hedatzearen aldeko apustua eginez, Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko moda, osagarri, bitxigintza eta oinetakoen sortzaile eta diseinatzaile guztiengana iristea helburu duen ekimen honen buru da, eta 'online' eta 'offline' komunikazio kanalak izango ditu herritar guztiengana iristeko.

Izena emateko eta parte hartzeko epeak honako hauek izango dira:

1. Izena emateko epea uztailaren 19an irekiko da eta abuztuaren 9an itxiko da, 23:59an. Izena emateko helbidea honako hau da: mabascal@gipuzkoa.eus.

2. Izena emateko epea bukatu ondoren, abuztuaren 10a eta 23ko 23:59ak bitartean, parte hartzaileek jantzien proposamenak bidali beharko dituzte 'webtransfer' bidez helbide berera (mabascal@gipuzkoa.eus) eta Madrilgo 'Change is good' taldeko kideek —zinemaldiko estilista ofizialek— proposamen guztiak aztertu eta ekitaldietako aurkezleentzako jantziak aukeratuko dituzte.

Garrantzitsua: “2022ko Zinemaldiko izarrak janzten” proiektuarekin bat egiten duten Gipuzkoako enpresen proposamen guztiak 'lookbook' digital batean aurkeztu beharko dira.

3. Abuztuaren 31tik irailaren 16ra arte, inaugurazio egunera arte, zein jantzi aukeratu diren jakinaraziko da.

4. Bitxiak eta osagarriak aurkezleen jantziak hautatu ondoren aukeratuko dira.

Zinemaldiaren 70. edizioan Gipuzkoako eta Euskadiko sortzaileen diseinu onenak ikusi ahal izango ditugu berriz izarren soinetan; xarmaz betetako aste horretan zinemaz eta zinemaldiarekin lotutako guztiaz gozatu ahal izango dugu, gero eta jasangarriagoa den eta tokiko elementuek gero eta protagonismo handiagoa duten zinemaldian.

  

3252