Euskal Zuzenbide Zibileko jardunaldiak inaugurazio arrakastatsua izan du
Euskal Zuzenbide Zibileko jardunaldiak inaugurazio arrakastatsua izan du
Eusko Legebiltzarrak eta RSBAP-ek antolatua, marko juridiko berriak sortutako premia eta zalantzei erantzuna ematea du helburu, ikuspegi praktiko batetik
Euskal Zuzenbide Zibileko Lege berria indarrean sartu berri den honetan, gaur, asteazkena, “XXI mendeko Euskal Zuzenbide Zibila: Oinordetza praktika eta 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, Gipuzkoan” izeneko jardunaldia egiten ari dira Gipuzkoako Foru Aldundian, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatua.
Aurkezpen ekitaldi batekin eman diete hasiera jardunaldiei. Bertan parte hartu dute Markel Olano diputatu nagusiak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Andrés María Urrutia Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak, Lurdes Maiztegui Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuaren dekanoak, Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuordeak, eta Fernando Salazar Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendariak.
Gaiak sortu duen ikusminaren seinale, bereziki legelari eta abokatuen artean, 200 lagun baino gehiagok eman dute izena jardunaldian parte hartzeko. Markel Olano diputatu nagusiak gogorarazi duen moduan, joan den abenduan Aldundiak beste lan jardunaldi batzuk antolatu zituen gai honen inguruan, legea Gipuzkoaren ikuspegitik jorratuz. Hauek ere oso erantzun arrakastatsua eduki zuten.
1636