Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Euspot lehiaketako sari nagusia Orozko eta Gasteiz artean banatu da

Euspot lehiaketako sari nagusia Orozko eta Gasteiz artean banatu da

Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera.

2018/05/18

2018ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena izan da. Guztira 73 lan aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 47 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 26 lan. Parte hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 22 spot gehiago jaso bait dira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxeetan, propio lehiaketarako, egindako lanketa berezia. Aipatzekoa da batez ere 18 urtetik beherakoen arteko lanek kalitatean izan duten igoera nabarmena. Gazteek Euspotekiko duten atxikimenduaren isla da, adibidez, 2018ko edizioan sei eguneko epean 2.000 bototik gora eman direla sarean lan gustukoenak aukeratzeko.

 

Euskal Herriko erreferentziazko spot lehiaketa

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskal Herriko erreferentziazko spot lehiaketa bilakatu da Euspot. Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Gasteiz, Irun, Aretxabaleta, Donostia, Zarautz, Arrasate, Bilbo, Andoain, Azkoitia, Viana, Zornotza, Bergara, Eskoriatza, Orozko, Aramaio, Hernani, Legazpi, Pasaia, Azpeitia, Ordizia, Oñati, Ataun,…

 

Sari banaketa ekitaldia

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izango da eta telebistako bi pertsona ezagunek aurkeztuko dute; Iban Garcia Youtuberrak eta Ana Goitia Instagramer ezagunak. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 73 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 14 finalistak ikusi ahal izan dira bertan. Ekitaldi ostean mokadu batez gozatu ahal izan dute parte-hartzaileek zein hurreratu diren guztiek.

Ekitaldiko argazki galeria ikusgai: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157696949481345

 

Irabazleak

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatu ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

 

Spotik onena / 1.000 euro

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideen artean banatu da:

“Gizaki programatuak” spota https://www.youtube.com/watch?v=Oh4SwuJA1ak

Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko)

“Sare sozialekin liorik ez” https://www.youtube.com/watch?v=qypSBGsVR4c

Egileak: Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua, Iratxe Agilera (Gasteiz)

Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko hizkuntza normalizaziorako zuzendariak banatu du saria.

 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

“Gizaki programatuak” spota https://www.youtube.com/watch?v=Oh4SwuJA1ak

Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko)

Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia fakultateko komunikazio arduradunak banatu du saria.

 

Publikoaren saria / 500 euro

2.000 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.

“Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago” spota https://www.youtube.com/watch?v=b9U-7RNY520

Egileak: Danel Charro, Oihana Benito, Lierni Castilla (Eskoriatza)

Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria.

 

BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

 “ Izan zu zeu, baita digitalean ere ” spota https://www.youtube.com/watch?v=rkjgTk-UANk

Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate)

Edurne Balzategi, Arizmendiko komunikazio arduradunak banatu du saria.

 

Music Library saria / 300 euro

Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.

“ Deskonektatu konektatzeko” spota https://www.youtube.com/watch?v=8t9om_Q8Z9E

Egileak: Lorea Otadui, Markel Bazanbide eta BeñatAbasolo (Aretxabaleta)
Arantzazu Lagunillak, Artemaneko zuzendariak banatu du saria.

 

Aurtengo gaia: “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan”

Besteak beste, euskaraz sormena sustatzeko eta gazteen artean ikus-entzunezkoen diziplina berriak bultzatzeko sortu zen Euspot. “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da aurtengo edizioko gaia eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu. Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek gure artean harremantzeko moduak ere baldintzatzen ditu. Nerabe zein helduok, sare sozialetan gutaz lantzen dugun irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogun eta alderdi birtual horretan jasotzen dugun erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogun hausnartu nahi izan dugu Euspoten bidez.

Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko saioak ikastetxeetan

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin etorri da. Batetik, musika sinkronizazio onenaren saria egonkortu da MusicLibrary-k eskainita eta bestetik, formazioan egin da saiakera berezia. Harrobi lan horretan indartsu ekin dio aurten antolakuntzak, ikus-entzunezko publizitatearen gaineko saioak eskainiz ikastetxeetan, zein ikus-entzunezko eskola espezializatuetan.

Sare sozialetan jarraitzaile kopurua bikoiztu da

Berrikuntzen artean, nabarmentzekoak dira aurten Facebook eta Instagramen egin diren zozketak. 2 Polaroid OneSrep2 kamera zozketatu dira eta eta 1.500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Irabazleak, Mikel Aspano eta Idoia Garate izan dira. Gainera, Euspot lehiaketak aurten Instagram kontua estreinatu du eta 3 sare sozialetako jarraitzaile kopuruari dagokienez, bikoiztu egin da jarraitzaile kopurua; guztira 2.000 jarraitzaile ditut Euspotek sare sozialetan.

 

Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/publikoaren-sarirako-2-000-bototik-gora-jaso-ditugu/

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskal Herriko erreferentziazko spot lehiaketa bilakatu da Euspot

  

1660