Koldo Mitxelena Kulturuneak bere buruari begiratzen dio ‘biharko liburutegi guztietan’, bere berritze proiektua garatzeko
Koldo Mitxelena Kulturuneak bere buruari begiratzen dio ‘biharko liburutegi guztietan’, bere berritze proiektua garatzeko
Koldo Mitxelena Kulturuneak bere buruari begiratzen dio ‘biharko liburutegi guztietan’, bere berritze proiektua garatzeko
Bihar inauguratuko da.
Foru Aldundiaren zentroak bihar inauguratuko duen erakusketak liburutegien eta gizartearen arteko harremana sakontzen du, eta, liburutegirik garrantzitsuenak erakusten ditu, emanaldien eta hitzaldien bitartez. Hausnarketa hori zentroan zabaldutako berritze eta parte hartze prozesuaren barruan sartzen da.
Itxaso: “ Erakusketa honetan, artea tresna narratibo bat da, elkarrizketan ari dena liburutegiek bai ezagutza transmititzeko espazio gisa bai kultura kritikoaren sortzaile gisa duten garrantziari buruz”.
Ekintza paraleloak izango dira, hala nola elkarrizketa-mahaiak, hainbat arlotako profesionalekin, kulturak gizartean duen zereginari heltzeko, liburutegi-esperientzia konkretuekin. Haur eta gazteentzako lantegiak ere izango dira, eta arratsaldero emango da film hau: Ex-libris: The New York Public Library, 2017, Frederick Wisemanena.
Kulturako diputatu Denis Itxasok “Biharko liburutegi guztiak” izeneko erakusketa aurkeztu du, erakusketaren komisario Jordi Carrionekin batera.
Otsailaren 13an inauguratuko da, eta ekainaren 1era arte egongo da zabalik jendearentzat. Erakusketak helduko die munduan dauden liburutegi eta kultura-zentroen eredu desberdinei, eta ibilbide bat osatuko du, zortzi liburutegi garrantzitsutan barrena, iraganari, orainari eta etorkizunari buruzkoa. Liburutegi horiek artelan artistikoekin hitz egiten dute, helburutzat hartuta alderdi artistikotik indartzea beren indarguneak, tirabirak, kointzidentziak eta desadostasunak.
Hausnarketa hori zentroan zabaldutako berritze prozesuaren barruan sartzen da. Erakustaldiak liburutegirik adierazgarrienetako batzuen panorama bat eskaintzen du, baita hainbat hausnarketa artistiko ere liburutegiek gizartean duten presentziari buruz, geroa interpretatzen laguntzeko, helburutzat hartuta Koldo Mitxelena Kulturuneak bere lekua eta bere ahotsa aurkitzea, jarrai dezan konektatzen oraingo erabiltzaileekin eta datozen 25 urteetan bizia emango diotenekin.
Erakusketak munduko liburutegi eredu desberdinak uztartzen ditu, eta horiek elkarrizketa irekian agertzen ditu, jatorri oso desberdinetako artisten arte garaikideko obra-sorta zabal batekin. Hala, ibilbide bat sortzen da 11 eredu desberdinetan barrena: mundu osoko 11 liburutegi eta kultura-zentro, eta 14 arte-proposamen, heltzen diotenak honelako hausnarketa bat bezala tankeratzen denari: halako espazioak ezinbestekoak dira gizartean pentsamendu kritikoa sortzeko, denboretan zehar, kulturetan zehar, hainbat unetan eta gure geografiako hainbat puntutan.
“Liburutegiak jarraitzen du bermatzen komunitatearen oroimena, baina, azken boladan, bere ekintza-eremua zabaldu du, izan dadin, baita ere, topaleku, elkarrizketa-leku, gizarte kohesioko leku, eta demokraziaren eragile aktibo. Nolakoak izango ote dira biharko liburutegiak? Galdera horren erantzunean dago, seguru asko, gure kulturaren eta gizartearen bilakaera. Abiapuntutzat hartzen dut premisa hau: liburutegiak beharrezkoak dira etorkizunerantz igarotzeko; batez ere, garai hauetan, non aldaketaz, zalantzaz eta ziurgabetasunez beteta baikaude. Haien orientabide lanak inoiz baino zentzu handiagoa du, eta erakusketa honekin iraganetik eta orainetik ikasi nahi dugu; hartara, kulturarekin dugun harremanaren etorkizuna irudika dezagun”, azaldu du Itxasok.
Erakusketako izen berezien artean, zenbait artista daude: Milena Bonilla kolonbiar gazteak, esaterako, hausnarketa egiten du, alde batetik, politikari buruz, eta bestetik, ale bakanen erreprodukzioari buruz, bere obra hau abiapuntutzat hartuta: Kapitala / Ezkerrarekin trebeziaz idatzitako eskuizkribua 2007-2014. Alicia Framisek zentsuraren gaiari heltzen dio bere obra honetan: Debekatutako liburuen gela 2014. Ignasi Aballík ondare kontuak plazaratzen ditu bere Entziklopedia 1994 piezarekin. Miguel Ángel Blancok, bere Basoaren liburutegia 2005-2017 lanarekin, gogoeta egiten du bizitzari buruz, ezagutza-iturri gisa, eta bere 11 liburu-kaxek funtzionatzen dute altxor bilduma bakanak balira bezala, zeintzuek hurbiltzen baikaituzte natura betean han-hemenka bildutako bizi-ezagutzako pusketa horietara. Ohar gehigarri gisa, Maider Lópezen Orri-markatzailea 2018 proiektuak bat egin du denboran erakusketa kontzeptualizatzen ari zenean. Artistak langai du irakurleen artean beren historia pertsonalen bitartez dagoen lotura erromantikoaren ideia, zeina sortzen baita maileguaren ideian, baita liburua objektu-fetitxe gisako ideian ere.
“Biharko liburutegi guztiak” erakusketak ibilbide bikoitz bat proposatzen du –batetik, obrak, eta bestetik, mihise erraldoiak, liburu-orrialdeak simulatzen dituztenak, hainbat aretotan kokatuak–, hainbat liburutegitan barrena, hala nola Alexandria, Birminghamgo liburutegia, Aby Warburg liburutegia, Human Library, Aarhusko Dokk1, Helsinkiko Oodi, Kolonbiako liburutegi mugikorrak, eta Seulgo Hyundai Library, harik eta Koldo Mitxelena Kulturunean esku hartzeko proposamena kokatuko den aretora iritsi arte, zeinak, horrela, bere espazio propioa ere erreklamatzen baitu.
Liburu-orrialdeak simulatzen dituzten mihise erraldoi horiek diseinatuak izan dira debate bati heltzeko, analogikoaren eta digitalaren arteko bizikidetza ukaezinari buruzkoa, dagoeneko modu natural batean murgilduta bizi baikara digitalean. Mihise horietatik, liburutegi bakoitza ordezkatuta dago, teknologikotik paperera bidaltzen duen gailu bat bezala. Folio bat, formatu handikoa, ezkutatzen duena pantaila-sare bat, non proiektatzen diren liburutegi bakoitzeko testuak, bideoak eta dokumentazioa, bisitariari kontakizun bat ematen diotenak halako entitate hipertestual batetik. Gure hari eroalea da irakurketa, liburua, kontakizuna eta meta-kontakizuna, eta gorputz organiko bakar bat osatzen dute obra artistikoaren eta liburutegien azalpenezko gailuaren artean.
Erakusketaren osagarri, hitzaldi ziklo bat eta elkarrizketa-mahaiak izango dira, non profesionalak eta pertsona ospetsuak egongo diren, panel zabal bat osatuko dutenak, helburutzat hartuta eztabaidatzea kulturarekin harremanak izateko dugun moduari buruz, eta hainbat mekanismo ere izango ditu bisitarien iritziak eta iradokizunak jasotzeko.
Erakusketak, orobat, barne hartzen ditu, alde batetik, espazio espezifiko bat, haur eta gazteentzako lantegiak egiteko, eta bestetik, esku-hartze artistiko bat, altzariaren eta eskulturaren artekoa, pentsatuta dagoena etorkizuneko KMK-k izango duen zerbitzu berri baten jendaurreko aurkezpenerako, zeinaren hartzaileak ikusle gazteak izango baitira.
Orobat, zinema-areto bat, non arratsaldero proiektatuko den Ex-libris: The New York Public Library filma (2017), Frederick Wisemanena, zeinak ikuslea eramango baitu munduan dagoen ezagutza-instituziorik handienetako baten atzean zer dagoen jakitera.
“Azken batean, erakusketa bat, non artea tresna narratibo bat den, bizikidetzan eta elkarrizketan ari dena liburutegi eredu desberdinei buruzko begirada batekin, eta bai ezagutza irauteko eta transmititzeko espazio gisa bai kultura kritikoaren sortzaile gisa duten garrantziarekin, zeren eta denboran irauten baitute, etengabe eraberrituz, beren garaiko beharrizanei eta eskaerei erantzutea bilatzeko”, ziurtatu du Itxasok.
1686