Ez da heriotzarik eman azken astean Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan
Ez da heriotzarik eman azken astean Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan
Azken bi egunetan lau lagunek eman dute positibo Covid-19n eta lau gehiago sendatu dira, jada 363 dira.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako azken orduko egoeraren berri eman du, eta jakinarazi du, 65 zentroz et 5.425 plazaz osatutako sarean, ez da heriotzarik atzeman zazpi egunez jarraian eta, beste alde batetik, lau lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna eta beste lauk positibo eman dute Covid-19n. Azken bi egunetan mediku alta jaso duten pertsonak bizi dira Donostiako Berra zentroan (2) eta Aretxabaletako GSR Debagoienan.
Gaur arte, 363 lagunek gainditu dute Covid-19a, 167 zendu dira eta 32k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hurrenez hurren, %64,6a, %29,7a eta %5,7a. Bost dira egun kasu aktiboak dituzten zentroak, 11 egoitza kasu aktiborik gabe geratu ostean: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao.
1615