Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ez kutsatze berririk ezta heriotzarik ere, azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Ez kutsatze berririk ezta heriotzarik ere, azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Pertsona batek gehiagok gainditu du Covid-19a, 336 dira guztira, gaixotutakoen %60a baino gehiago.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren inguruko eguneroko balantzea egin du, eta jakinarazi du, azken orduetan ez dela ez kutsatze berririk atzeman ezta heriotzarik ere, Gipuzkoako 65 zentro eta 5.425 plazetan. Sendatutako lagunen zerrendak kasu bat gehitu du, Zarauzko Santa Ana zentroko egoiliar batena.

          Beraz, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sarean, gaur arte guztira 336 lagun sendatu dira, gaixotutakoen %60a baino gehiago, 167 heriotza eman dira eta 55 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Bozeramaileak azpimarratu du gaur jaso den kutsatutakoen zifra, pasa den martxoaren 26tik eman den baxuena dela, non 68 Covid-19 kasu positibo atzeman ziren. Zentzu horretan, bozeramaileak adierazi du Gipuzkoako egoitzetako egoera “nabarmen” hobetu dela, hala ere, errepikatu du: “Arduraz eta zuhurtziaz jarraitu behar dugu lanean, gure erabateko lehentasuna baita adineko pertsonen osasuna babestea, zaurgarrienak direnak birus honen ondorioen aurrean, ikusezina eta isila dena”.

Mendozak gaineratu du 12 direla kasu positiboak dituzten zentroak, Covid-19 gabe geratu ostean kasu positiboak izan zituzten lau egoitza; eta diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten 55 lagunetatik, sei Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daudela eta 12 ospitalean.

  

1666