Foru Aldundiak bere gaitzespen irmoa adierazi du Legorretan bart gertatutako eraso matxistaren aurrean
Foru Aldundiak bere gaitzespen irmoa adierazi du Legorretan bart gertatutako eraso matxistaren aurrean
Foru Aldundiak bere gaitzespen irmoa adierazi du Legorretan bart gertatutako eraso matxistaren aurrean
Gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi dizkie erasoa pairatu duen biktimari, haren senideei eta hurbilekoei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du Legorretan bart gertatutako eraso matxistaren aurrean. Era berean, Foru Aldundiak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi dizkie erasoa pairatu duen biktimari, haren senideei eta hurbilekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Aldundiak Legorretako Udalak argitaratutako adierazpen instituzionalarekin bat egiten du. Mota horretako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko egiturazko berdintasunik eza da, baita emakumeak kontrolpean eta mendean eduki nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak ere. Beste behin ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, integritate fisikoa eta askatasuna eskubide bortxaezinak dira, eta eskubide horiek urratzen dituzten jokabideek ez dute inolako lekurik gure gizartean.
Gaur egungo testuinguruan, aisialdirako eta gizarte-harremanetarako aukerak berreskuratzen ari gara pixkanaka, baita jai-eremuan ere, eta bereziki garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako mezua indartzea eta zabaltzea. Berriz ere irmoki adierazten dugu jarrera eta eraso matxistak ez dutela kabidarik, ez eremu horietan, ez gure gizartean. Emakumeek askatasunez gozatzeko moduko uda nahi dugu, erasorik gabe, eta halaxe adierazten dugu indar guztiarekin. Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei indarkeria matxistaren aurka erne egon daitezen, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa eta konpromisoa senti dezaten.
1578