Foru Aldundiak UHINAK biltzarraren hirugarren edizioan parte hartuko du
Foru Aldundiak UHINAK biltzarraren hirugarren edizioan parte hartuko du
Ingurumen Departamentuak hitzaldi bat emango du kostaldean egiten diren ekintzen inguruan.
Ingurumen Departamentuak hitzaldi bat emango du kostaldean egiten diren ekintzen inguruan, eta jarduera hori ‘Gipuzkoa Klima 2050’ Klima Aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako Estrategiaren barruan kokatzen da.
LIFE LEMA programaren 25. urtearrena denez, eta itsasoko zaborrak eragiten duen azaroa ikusarazteko asmoz, argazki erakusketa bat egongo da, proiektuak Bizkaiko Golkoan dituen fase desberdinak erakusteko.
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoako kostaldeak lehentasuna dauka Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, eta UHINAK aukera paregabea da ideia hori berresteko eta garatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak UHINAK biltzarraren hirugarren edizioan parte hartuko du. Ficobak eta AZTIk sustatutako biltzar hau martxoaren 6an eta 7an ospatuko da Ficoban. Bi egunez Ficoban elkartuko dira zientzia, teknologia, enpresa eta administrazioaren alorreko ordezkariak, hausnartzeko eta eztabaidatzeko zein den klima aldaketak planteatzen duen egoera, eta nola garatu daitezkeen aldaketa horren ondorioak gutxitzeko ezagutzak eta konponbideak.
Mugaz gaindiko biltzar honetan, aurten, 45 esku-hartzaile izango dira eta, hamabi hitzaldi gonbidaturen eta ahozko komunikazioen bitartez, lau multzo tematiko landuko dituzte: klima aldaketaren erronkak kostaldean; aparteko gertaerak eta jarduketak; ekonomia urdina eta klima aldaketa gutxitzea; eta gobernantza eta kudeatzeko eta erabakiak hartzeko tresnak. Beatriz Marticorenak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko zerbitzuburuak, kostaldean egiten diren ekintzen inguruko hitzaldi bat emango du, eta jarduera hori Klima Aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako Estrategiaren barruan kokatzen da, ‘Gipuzkoa Klima 2050’, Ingurumen Departamentuak Gipuzkoan klima aldaketari aurre egiteko estrategia bat garatu eta ezartzeko prestatutako agiria.
Zentzu horretan, Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatuak, adierazi du klima aldaketaren ondorio larriek guztioi eragiten digutela: “Beraz, ezinbestekoak dira bai nazioarteko ekintza, herrialde ezberdinen arteko lankidetzarekin, bai tokiko jarduera, guztion artean partekatutako erantzukizuna hartuz”.
Asensiok azaldu du “nahitaezkoa” dela politika klimatikoa modu eraginkorrean ezartzea: “Klima Aldaketari aurre egiteko Estrategia bultzatzen ari gara, KLIMA 2050 Euskal Estrategiaren helmugekin bat eginez. Gipuzkoako kostaldeak lehentasuna dauka Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, eta UHINAK aukera paregabea da ideia hori berresteko eta garatzeko”.
LIFE LEMA proiektuari buruzko erakusketa bat ere egingo da, proiektuaren 25. urteurrena dela eta. Erakusketaren xedea da itsasoko zaborrak eragiten duen arazoa ikusaraztea, eta horretarako proiektuak Bizkaiko Golkoan dituen fase desberdinak erakutsiko dira. LIFE LEMA proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzentzen duen lantalde batek osatutako ekimena da, hala, Aldundiarekin batera, beste 5 bazkidek parte hartzen dute: AZTI eta Rivages Pro Tech-Suez ikerketa zentroek, Syndicat Mixte Kosta Garbia erakunde publikoak, Biarritzeko Udalak eta Surfrider Foundation Europe GKEk.
Proiektuaren xedea da tokiko agintariei jarraibideak eta tresnak ematea itsasoko ur azaleko zaborra modu eraginkorrean kudeatzeko eta Bizkaiko Golkoko hegoekialdeko uretan (Gipuzkoa - Pirinio Atlantikoak) zaborraren presentzia aurreikusteko.Bizkaiako Golkoa ez da salbuespena itsasoko zaborraren arazoaz ari garenean. Horren jakitun, eta itsasoko zaborraren aurkako borrokan aurrera egiteko helburuarekin, 2016ko irailean LIFE LEMA proiektua jarri zen abian.
1510