Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Foru Aldundiko Mugikortasuneko arduradunek eta Debagoienako alkateek lehen bilera bat egin dute erakundeen arteko lankidetzan pauso berri bat emateko

Foru Aldundiko Mugikortasuneko arduradunek eta Debagoienako alkateek lehen bilera bat egin dute erakundeen arteko lankidetzan pauso berri bat emateko

Lehen bilera honetan bi lan ildotan lanean jarraitzeko asmoa adostu dute: lankidetzan jarraitzea Lurraldebusek eskualdean ematen duen zerbitzua hobetze aldera eta Udalekin batera, mugikortasun antolaketa plan berri batean aurrerapausoak ematea

2023/12/04
Azahara Domínguez, Iván Pedreira eta Debagoienako alkateak

Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatua den Azahara Domínguez eta arloko zuzendaria den Iván Pedreira, Debagoienako alkateekin lehenengo bilera izan dute, erakundeen arteko lankidetzan pauso berri bat emateko. Bertan, Lurraldebusek eskualdean ematen duen zerbitzua hobetze aldera eta Udalekin batera, mugikortasun antolaketa plan berri batean aurrerapausoak ematea adostu da. Bilera sintonia onean eta eraikitzailea izan da.

Autobusen egoera eta mantenua

Pasa den irailaren 20ean Debagoieneko alkateek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren talde politikoaren bitartez, eskualdeko autobus zerbitzuaren hobetzea eskatu zuten. Azahara Dominguezek kargua hartu zuenetik hainbat neurri zuzentzaile hartu ditu eta ondorioz, datuak erakusten duten modura, azken hilabeteetan kexen kopurua nabarmen jeitsi da.

Zentzu honetan, datozen hilabeteetan Avanzak ematen duen zerbitzuaren azterketa sakona egiten jarraituko du Mugikortasun departamentuak, hartutako neurri zuzentzaileak egokiak diren aztertzeko eta ziurtatzeko autobusen mantenua eta zebitzuaren kalitatea hobea dela. Udalek zerbitzuaren duintasuna bermatzen dela ziurtatzeko jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute.

Mugikortaseuna berrikusteko konpromisoa

Eskualdeko alkateek, zein foru arduradunek, mugikortasunaren berrikuspena eta hobetzea lantzeko lanean jarraitzea adostu dute. Azahara Dominguez diputatuak 2024ko aurrekontuetan eskualde guztietan mugikortasun plan bat bultzatzeko partida propio bat aurreikusten dela jakinera eman du. Bestetik, udalerriak, plan estrategiko hori lantzeko urratsak emango dituzte, urgentziazko beharrak identifikatu ostean. Bide-orri honi ere jarraipena emateko konpromisoa hartu duten bi aldeek.

Aldundiak eta udalherriak bilera berri bat izango dute udalek beren beharrak finkatu ostean.

  

1024