Fraisoron energía eraginkorragoak izango dituzte
Fraisoron energía eraginkorragoak izango dituzte
Urtean 87.700 kWh eta 17.600 € aurreztuko dira.
Ingurumen Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak hitzarmen bat izenpetu dute Uliazpiko Fraisoro Zentroaren energia sortzeko sistema birmoldatzeko obrak finantzatzeko eta burutzeko. Ingurumenak 150.000 euro jarriko ditu, obren kostuaren erdia, gainontzekoa Uliazpik jarriko du.
Hitzarmena sinatu dute José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak eta Maite Peña, Ongizateko diputatu eta Uliazpiko presidenteak.
Ingurumeneko Departamentua zenbait plan eta lankidetza markotatik abiaturik, energiari buruzko zenbait jarduketa burutzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzeko eta bultzatzeko. Zentzu horretan, Departamentuak hainbat jarduera jarri ditu abian, besteak beste, Foru Aldundiaren zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia garbiak, eraginkorrak eta berriztagarriak erabiltzen dituzten sistema eta teknologiak ezartzea helburu dutenak.
Uliazpi Fundazioko Fraisoro zentroan energia kontsumoaren murrizketa eta energia berriztagarrien ezarpena aztertzeko, eraikineko ur beroko eta berokuntzako premiei erantzungo liekeen energia sortzeko zenbait aukeren azterlana burutu da, betiere errentagarritasun ekonomikoko tarte bideragarrien barruan.
Irtenbide desberdinak aztertu ostean erabaki da gasoliozko galdaren ordez gasa erabiltzen duten beste galdara batzuk instalatzea eta eguzki termiko instalazio bat gehitzea, ur beroko eta berokuntzako premiak betetzeko. Irtenbide honek, faktura energetikoan urtean 87.700 kWh eta 17.600 € aurreztea aurreikusten du, eta 70 CO2 tona gutxiago isuritzea.
1832