Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Frankismo garaiko Gipuzkoako hiri garapenaren historiari buruzko liburua

Frankismo garaiko Gipuzkoako hiri garapenaren historiari buruzko liburua

Enrique Ponteren La construcción de la ciudad. Gipuzkoa 1940-1976 liburua

2017/03/06

Garmendiak adierazi du liburua erreferente bat dela Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren ondorengo Gipuzkoaren garapena ulertzeko. “Herri asko, besteak beste, Eibar edo Irun, goitik behera eraiki behar izan ziren berriz, eta kontrolik gabeko garapenaren hanka sartzeak jasan zituzten. Garapenak diktaduraren amaieran erreakzionatu zuen hainbat arkitekto eta hirigileren eskutik, horretan jardun ziren, besteak beste, Muguruza, Bidagor eta Peña Ganchegi, eta halaxe bideratu zen lurraldeko hainbat tokitan eragiten ari ziren narriadura. Une hartan gauzak nola gertatu ziren jakitea baliagarria izan daiteke egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta hanka-sartzeak saihesteko”, adierazi du Marisol Garmendiak.

Lurralde Antolaketako diputatuak esan du “hiriek izan behar dute ekonomia garatzeko eta gizarte-ongizate jasangarri eta orekatua sortzeko gune; elkarbizitza anitzerako eta integraziorako gune, pertsonak, kulturak, hizkuntzak edo sinesmenak bazter ez daitezen”.

La construcción de la ciudad. Gipuzkoa 1940-1976 Enrique Pontek 2014ko azaroan UPV/EHUn defendatu zuen tesia da eta “bikain cum laude” kalifikazioa jaso zuen.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailak liburuaren 500 ale argitaratu ditu, liburutegi publikoetan egongo da eskuragarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren argitalpen-zerbitzuan erosi ahal izango da. Hainbat urtetako etenaldiaren ondoren, Marisol Garmendia buru duen sailak berriz ekin dio Gipuzkoako hiri-garapenaren iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako interes orokorreko liburuak eta lanak argitaratzeari.

  

1660