Gatz Eguna 2024 Leintz Gatzagan
Gatz Eguna 2024 Leintz Gatzagan
Azahara Domínguez, diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio: “Gatz Eguna gorriz markatuta daukagun ekitaldi bat da. Ezin dugu ahaztu festa hau ezin hobeki egokitzen zaiola Departamentutik bultzatzen ari garen estrategiari: lehenik, goi-denboralditik kanpo egiten delako, eta horrek aukera ematen digulako Gipuzkoak eskaintzen dituen turismo-jardueren egutegia aberasteko; eta bigarrenik, balioa ematen diolako lurraldearen barrualdeko –kasu honetan, Debagoieneko eskualdeko– turismo-erakargarritasunari”
Debagoiena 8 herrik osatzen dute. Herri horietako bakoitzak ezaugarri, berezitasun eta nortasuna propioa izan arren, denen baturak ematen dio gure eskualdeari, Debagoienari, duen izaera.
Leintz Gatzagak turismo aktiboaz gain, turismo gastronomiko eta kulturalarekin lotzen du Debagoiena, duela hainbat mendetik gatz ekoizpenarekin lotuta dagoen eskualde gisa. Gainera, azpimarratu beharra dago, ez Euskal Herri osoan, ezta Iberiar Penintsula osoan ere ez dagoela bertan ekoizten den moduan gatza egiten den beste tokirik.
Horregatik, Leintz Gatzagako gatza ezagutzera emateko helburuarekin, Gatz Eguna antolatu zen 2016an. Izandako arrakasta ikusita, beste edizio batzuk antolatu dira Leintz Gatzagan eta aurtengoa, maiatzaren 19an, 8. izango da.
Aurtengo egitarauan Gatza eta bertako produktuen azokaz gain, bisita gidatuak, showcooking-a, mendi irteerak, musika, jolasak eta ikuskizunak izango dira, hain preziatua den produktua ezagutu eta balorean jartzeko helburuarekin.
Gatz Eguna Debagoiena Mankomunitatearen, Leintz Gatzagako udalaren eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkartearen elkar lanaren bidez antolatu da.
“Gatz Eguna gorriz markatuta daukagun ekitaldi bat da. Ezin dugu ahaztu festa hau ezin hobeki egokitzen zaiola Departamentutik bultzatzen ari garen estrategiari: lehenik, goi-denboralditik kanpo egiten delako, eta horrek aukera ematen digulako Gipuzkoak eskaintzen dituen turismo-jardueren egutegia aberasteko; eta bigarrenik, balioa ematen diolako lurraldearen barrualdeko –kasu honetan, Debagoieneko eskualdeko– turismo-erakargarritasunari”, adierazi du Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.
Gainera, jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzua indartuko da jai honi begira. “Egun osoan zehar, autobusak, normalean eskaripekoak direnak, ordutegi finkokoak izango dira. Horrela, festa polit honen ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko dugu”, aurreratu du.
Proiektu hau gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren babesa jaso da.
Debagoieneko Mankomunitateak eta Leintz Gatzagako Udalak, Gatz Egunean jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, herritarrak autobus zerbitzua erabiltzera edo herriraino heltzeko dauden oinezko ibilbideak ezagutu ditzaten. Jasangarritasuna eta turismo aktiboa bultzatzeko ezinbesteko da aurrez aipatutako mugikortasuna egunerokotasunera eramatea. Horretarako buru belarri lanean jarraituko du Debagoienak.
Aurtengo egitaraua:
(10:00-14:00) Gatzaren eta bertako produktuen azoka. Plazan *
(11:00) Aretxabaletako Tomate landara banaketa. Plazan
(12:00) Showcooking. Plazan
(10:00) Mendi irteera:PR-Gi-37 Hiruerreketa. Ezagutu non jaiotzen den Deba ibaia
(11:00) Gatz museoan bisita gidatua (EUSKARAZ) Erreserba ezinbestekoa
(12:00) Gatz museoan bisita gidatua (GAZTELERAZ) Erreserba ezinbestekoa
(11:00) Gatz xaboiak egiteko tailerra. Frontoian. Erreserba ezinbestekoa**
(11:00) Zurezko plaza jokoak. Frontoian
(12:00) Pisua asmatu jokoa. Frontoian
(14:30) Musika emanaldia: Sei Pistols & Trabuko bat
(18:00) Dantza eta musika ikuskizuna: Tio Teronen Semeak
* Gatzaren eta bertako produktuen azokan erosketak egiten dituztenen artean otar zozketa egingo da.
**Haurrak beti helduekin
INFORMAZIO GEHIAGO
Jardueretarako erreserba egiteko:
infoturismo@debagoiena.eus
943 79 64 63
Informazioa Debagoiena Mankomunitatearen Turismo web orriko albisteen atalean jasota dago baita ere
www.turismodebagoiena.eus
2263