Gaurtik Euskal Kostaldeko Geoparkean ospatzen ari da Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarra
Gaurtik Euskal Kostaldeko Geoparkean ospatzen ari da Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarra
200 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute gaurtik osteguna bitartean “Arrakastaren gakoak ekoturismoko helmugetan eta esprientzietan” lelopean Geoparkean egingo den ekoturismoari buruzko Nazio Batzarraren zazpigarren edizioan.
Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarraren irekiera
Gaurtik, urrairen 22tik aurrera, 214 lagun bilduko dira Zumaiako Aita Mari Antzokian, Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarraren egoitzan, gure herrialdeko ekoturismoarekin lotutako gaiak aztertu, eztabaidatu eta aurreratzeko. Biltzarrak irauten duen hiru egunetan zehar, hainbat bisita gidatu egingo dira Euskal Kostaldeko Geoparkera, eta azken jardunaldian landa-irteera bat egingo da Gasteizera, ziurtatutako hiri-ekoturismoaren lehen helmuga dena, Eraztun Berdea eta Salburuako Natura 2000 Sarea esploratzeko. Bertan, ekoturismo produktuaren kudeaketarekin eta bultzadarekin, geoturismoarekin, helmuga ekoturistikoetan harrera-gaitasunarekin eta mugikortasun jasangarriarekin eta ekoturismoan interpretazioak duen garrantziarekin lotutako gaiak jorratuko dira. Hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta eztabaidarako tarteekin, eta Esperientziak eta Arrakasta Kasuak aurkeztuko ditu Aita Mari antzokian parte hartuko duten hainbat helmugek eta enpresak.
Inaugurazio-ekitaldian Iñaki Ostolaza Esnal jaunak, Euskal Kostaldeko Geoparkeko lehendakariak eta Zumaiako alkateak; Ana Llano Menéndez, Espainiako Ekoturismoaren Elkarteko presidenteak; Azahara Domínguez Urtizbereak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak; Javier Hurtado Domínguez jaunak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak; eta Ana Muñoz Llabresek, Turismoko Estatu Idazkaritzako Turismo Politiken zuzendari nagusia (Industria eta Turismo Ministerioa) parte hartu dute.
Bere hitzaldian, Iñaki Ostolaza jaunak ekoturismoak turismo arduratsu eta jasangarriarekin duen konpromisoa, tokikoa aldarrikatzearen garrantzia eta hori posible egiten duen erakundeen arteko lana nabarmendu ditu.
Ana Llano andreak, bestalde, eskerrak eman ditu kongresu hau Euskadin egiteagatik, Espainiako Ekoturismoaren Elkarteko kide izan den lehen autonomia-erkidegoa baita; eta Euskal Kostaldeko Geoparkeari, 47 helmuga eta ziurtatutako 800 enpresa dituen Soy Ecoturista elkartean sartu den Euskadiko lehen helmuga delako.
Azahara Dominguez andereak aipatu du turismoa Euskadiko KPIren % 7,1 dela, eta horregatik lan egin behar dela horren eragina ahalik eta txikiena izan dadin. "Turismo orekatua bilatu behar da eta kongresu hau Gipuzkoan horretarako aukera bat da, zalantzarik gabe”.
Javier Hurtado jaunak Euskal Kostaldeko Geoparkea Euskadirentzako helmuga ekoturistikoaren adibide argia dela adierazi du, UNESCO Munduko Geoparkea dela eta Euskadiko turismoaren kode etikoa betetzen duela azpimarratuz. Sailburuak adierazi duenez, Euskadik 80 milioi euro kudeatu ditu Helmugako Jasangarritasun Turistikoko hiru Planen bidez, eta Espainia Berdeko Ekoturismoko Korridorearen parte izatea nabarmendu du ere, Espainiako lehen ecotouring ibilbide handia izango dena.
Europako funtsekin jarraituz, Ana Muñoz andereak adierazi duenez, Estatuko Turismo Idazkaritzak 635 helmuga nazionaletan kudeatutako 1.858 milioi euroetatik 45 milioi Espainian ekoturismoko helmugetan gauzatutako 17 planei dagozkie. Ana Muñozek ekoturismoa bere erakundetik nola babesten duten ere partekatu du: Ekoturismoaren Behatoki Nazionalaren bidez, urteko funtsezko tresna baita; lankidetza publiko-pribatuaren bidez, bereziki kontserbazioari dagokionez, eta horrek ingurumen-kudeatzaileei kontserbazio-helburuak betetzen laguntzen die, eta eskariaren arteko ikusgarritasuna hobetzen du, besteak beste, aipatutako Europako funtsei esker.
Asier Hilario doktoreak, Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkearen zuzendari zientifikoak, Kongresuaren Hitzaldi Markoa egin du "Lurraren memoria. Gure paisaien altxor ezkutua" izenburupean. Jardunaldia osatzeko, nazio eta euskal mailako ekoturismoaren bilakaerari buruzko hitzaldiak, UNESCO Geoparketako batzuetan geoturismoa ezagutzeko bi mahai-inguru eta ekoturismoko helmugetan harrera egiteko gaitasunaren eta mugikortasun iraunkorraren kudeaketa eskainiko dira. Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkera bisita gidatuak eginez amaituko da Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarra.
Biharko jardunaldia Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskainitako bisita gidatu batekin hasiko da, eta, Aita Mari antzokira itzulita, ekoturismoan interpretazioak duen garrantziari buruzko mahai-inguru batekin eta enpresek eta helmugen kudeatzaileek azaldutako esperientziak eta arrakasta-kasuak trukatzeko espazioarekin osatuko da.
Hilaren 24ko jardunaldian, Gasteiz bisitatuko da, ziurtatutako hiri-ekoturismoaren lehen helmuga den hiria, Eraztun Berdea eta Salburuako Natura 2000 Sarea esploratzeko.
14 autonomia-elkarteetatik etorritako kongresisten %73 Euskal Herritik kanpokoak dira.
Edizio honek ikusmin handia piztu zuen aurreinskripzioak ireki zirenetik eta hiru aste baino gutxiagoan bete zituen bere plaza guztiak. Ia 300 profesionalek erakutsi zuten parte hartzeko interesa, eta, azkenean, antolatzaileek 214 parte-hartzaile onartu dituzte. Ohi bezala, plaza mugatuak ditu, eta azkar agortu ziren.
Biltzarkideak 14 autonomia-erkidegokoak dira. Horien % 73 Euskaditik kanpoko erakunde eta enpresei dagokie, % 29,4k sektoreko enpresak eta haien elkarteak ordezkatzen dituzte, % 32,2k turismo- eta toki-administrazioak eta % 9,8k garapen-taldeak dira.
Antolatzaileak eta kolaboratzaileak
Ecoturismoaren Nazio Batzarra Espainiako Ecoturismo Elkarteak bultzatutako ekimena da. Elkarte horrek Espainiako Ecoturismo produktu-kluba kudeatzen du, eta duela 14 urtetik hona erreferentziazko ekimenak sustatzen ditu ekoturismoa bultzatzen duten profesional guztientzat. Zazpigarren edizio honetan antolatzaileak Euskal Kostaldeko Geoparkea, Basquetour (Turismoaren Euskal Agentzia; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila) eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Kongresuaren antolatzaile gisa parte hartzen dute, halaber, Turismoko Estatu Idazkaritzak (MINTUR) eta Parke Nazionalen Erakunde Autonomoak (MITECORD). Erakunde horiek guztiak Kongresuaren Batzorde Antolatzaileko kide dira.
4062