Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gaztemaniak deialdia ireki du Katapulta zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko

Gaztemaniak deialdia ireki du Katapulta zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko

Musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko Katapulta izeneko emanaldi-zirukuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko deialdia ireki da

Kultura eta Gazteriako Departamentuko Gaztemaniak programak deialda egin du 2016an Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko Katapulta izeneko emanaldi-zirukuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. 

Programak hiru helburu nagusi ditu: Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea, lurraldeko kultura dinamizatzea eta kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea.

Deialdian parte hartu ahal izango dute musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalek. Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia. Aurkezten diren proposamenek beraienak izan behar dute edo haientzat sortuak.

Hautaketa tekniko eta profesionalez osatututako epai-mahai batek egingo du. 6 proiektu musikal eta 8 arte eszeniko aukeratuko ditu. Lehentasuna izango dute Gipuzkoan erroldatutakoek eta 30 urte baino gutxiago dituzten artistek. Kalitatea eta artisten ibilbidea kontutan hartuko da eta baita hizkuntzen eta generoen arteko oreka.

Hautatutakoei eskainiko zaie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa
  • Musikari dagokionez, emanaldietako bat Gaztemaniak programako talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa egingo da.

Proposamenak 2016ko martxoaren 8tik 23ra bitartean aurkeztu behar dira ondorengo webguenan: www.gaztemaniak.eus/….Bertan beharrezko informazio guztia eskeintzen zaie.

  

1469