Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Geocubak bisita egin du Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako Departamentuaren instalazioetara

Geocubak bisita egin du Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako Departamentuaren instalazioetara

Gipuzkoara etorri dira Kubako estatuaren ingeniaritza, kartografia eta geodesia enpresako hiru teknikari, helburutzat hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiak bere GNSS estazioen sarearekin duen esperientzia ezagutzea

2016/04/26

Geocuba enpresaren hiru ordezkarik bisita egin dute, aste honetan, Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako Departamentuaren instalazioetara. Geocuba da Kubako estatu erakunde bat, arduratzen dena karibetar herrialde horretako ingeniaritzaz, kartografiaz eta geodesiaz. Geocubako teknikariak diren ingeniari horiek Gipuzkoaraino egin duten bidaiaren helburua izan da in situ ikustea Foru Aldundiaren GNSS (GPS) estazioen sarea –Nabigazio Globaleko Satelite bidezko Sistema (Posizionatze Globaleko Sistema)–. Sare horrek darama abian denbora gehiena Estatuan, eta bere lehen antena 1997an ezarri zuen (antena hori foru jauregiaren teilatuan ezarrita dago, Gipuzkoa plazan). Kubako teknikariek beren bisitan jakin nahi zuten nola garatu den sare hori Gipuzkoan, eta ezagutu nahi zuten zer-nolako esperientzia bildu duen Lurralde Antolaketako Departamentuak azken 20 urte honetan. Izan ere, hasieran antena bat bakarra bazegoen ere, orain 18 antenako sare bat dago (4 Foru Aldundiaren jabetzakoak dira, eta 1 Europako sarean sartua dago, Pasaiakoa).

Geocuba bere GNSS sarea garatzeko lanean ari da, Kubako azpiegiturak garatzen lagun diezaion, barne hartuta errepideak, sare hidrologikoak eta abar; horretarako, ordea, sare topografiko bat behar da. Hortaz, kubatar enpresa horrek Gipuzkoako esperientziaz baliatu nahi izan du estazioen sare hori garatzeko; horregatik, egun hauetan, Kubako espedizioari Foru Aldundiaren instalazioak eta GNSS sarearen tresneria erakusten aritu dira Lurralde Antolaketako arduradunak. 
  

1838