Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour GI-631 errepidea itxi egingo da Azkoitia eta Urretxu artean

GI-631 errepidea itxi egingo da Azkoitia eta Urretxu artean

Aizpurutxo parean trafikoa eten egingo da, Urola ibaiaren gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko

2020/10/13

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren asteazkenean, urriaren 14an, GI-631 errepideko zirkulazioa etengo dute Azkoitia eta Urretxu artean, Aizpurutxon. Errepidea 22: 30ean itxiko dute, eta lau ordu iraungo du, gutxi gorabehera. Zirkulazioa eten egingo da 25, 800 kilometro-puntuan, Urola ibaiaren gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko, Aizpurutxoko zeharbidean errepidearekiko paraleloa den oinezkoentzako lotuneari amaiera emateko. 24 metroko luzera duen pasabidea da, egurrez eraikia, muntatuta iritsiko da eta galtzada osoa hartuko duen garabi batekin jarriko da.

Obra hau Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren lehen fasea da. Bide hori hobetzea Urola Erdiko bizilagunen aldarrikapen historikoa da, besteak beste, Gipuzkoako biribilgunearekiko eta Zumarragako Ospitalearekiko lotura delako. Bide horrek 3.300 ibilgailu ditu egunero, eta horietatik % 10 ibilgailu astuna da.

Proiektu globalak hobekuntza gehiago aurreikusten ditu, hala nola bide-segurtasunerako hirugarren erreiak eraikitzea, zenbait bihurgune hobetzea edo Aizpurutxon aipatutako oinezkoentzako pasabidea.

  

1791