Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako 80 ostalaritza establezimendu, bat eginik Gilda Egunarekin

Gipuzkoako 80 ostalaritza establezimendu, bat eginik Gilda Egunarekin

Ostalaritza establezimenduek datorren larunbatean Gilda euro baten truke eskainiko dute.

  • Aurkezpenean David de Jorge “Gildaren enbaxadoreari” esker ona agertuko zaio euskal gastronomiari eta, bereziki, hain tradizionala den pintxo honi egindako ekarpenarengatik
  • Ekitaldia amaituta, oinezkoek Gildak dohainik dastatu dituzte
     

Gaur goizean aurkeztu da ekimena, eta bide batez “gildaren enbaxadore” izendatu dute David de Jorge sukaldaria, gastronomiari egindako ekarpenagatik eta pintxo honenekiko erakutsi duen “zaletasun amorratuagatik”. De Jorgek izendapen horren plaka jaso du aurreko enbaxadorearen eskutik: Casa Valleseko Antton Valles. Izan ere, Casa Vallesen sortu zen pintxo ospetsu hau, 40ko hamarraldian. Ekitaldiaren ondoren gildak banatu dira oinezkoen artean.

Gipuzkoako 80 tabernek bat egin dute datorren larunbatean Gilda Egunaren bigarren edizioa ospatzeko. Alegi, Andoain, Asteasu, Beasain, Berrobi, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Ibarra, Irun, Lasarte-Oria, Mendaro, Pasai Antxo, Tolosa, Zarautz eta Zizurkil dira ekimenarekin bat egin duten herriak.

Prentsaurrekoan egon dira Maite Cruzado Turismo zuzendaria, Ixiar Arratibel Ibarrako Kultura zinegotzia, Joxelu Lopetegi Ibarra 789 taldekoa,
Ibarrako piperraren ekoizleen ordezkari gisa eta Mikel Martinez antolatzailearen ordezkari gisa. Oso pozik agertu dira ostalaritzako eragileengandik jaso duten erantzunagatik, eta aurreikusi dute “festa honek gehiagora joko duela”.

Maite Cruzadok Ibarrako piperraren garrantzia azpimarratu du. Izan ere, Ibarrako piperra, eta beste hainbat gai, produktu turistikoak sortzen ari da Ibarran eta inguruko herrietan, hala nola piperraren ekoizpena ezagutzeko bisitaldi gidatuak.  “Gilda Eguna, beraz, lurraldea eta bere produktuak ezagutarazteko eta ostalaritza eta Gipuzkoaren barrualdeko turismoa dinamizatzeko modu bikaina da”, esan du.

Ixiar Arratibelek, bestalde, Ibarrako piperraren kalitatea azpimarratu du. Jatorriz amerikarra, piperra hemengo klimara eta geografiara egokitzen joan da pixkanaka, herriko marka izatera iritsi arte.

80 tabernek hartuko dute parte Gilda Egunean

Gipuzkoako 80 tabernek bat egin dute datorren larunbatean Gilda Egunaren bigarren edizioa ospatzeko. Helburua, pintxo honek gure gastronomian erdietsi duen protagonismoaren eta lortutako hedapenaren inguruko errekonozimendua egitea da. Hartara, datorren larunbatean gure pintxorik tradizionalena euro baten truke parte hartzen duten Gipuzkoako ostalaritza establezimenduetan dastatu ahal izango da.

Gilda Eguna datorren larunbatean, hilak 17,  burutuko da eta egun guztian zehar pintxoa euro batean dastatzeko aukera izango da  Bigarren edizio honetan parte hartzen duten establezimenduek Gipuzkoa osoan zehar sakabanatuta daude. Herri hauek esku hartuko dute, bestek beste, Gildaren  festa handian: Alegi, Andoain, Asteasu, Beasain, Berrobi, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Ibarra, Irun, Lasarte-Oria, Mendaro, Pasai Antxo, Tolosa, Zarautz eta Zizurkil.
 
Parte-hartzaileen zerrenda kontsultatzeko www.gilda.eus web gunean sartu besterik ez da egin behar edo argitaratu diren 15.000 liburuxketako bat eskuratu.
 
Gilda Road

Festa hau animatzeko eta sustatzeko Ibarran hasi, parte hartuko duen herri gehienetatik  igaro eta Donostian amaituko den ibilbide bat antolatu da. Food-truck batek egingo du ibilbidea eta liburuxkak banatu eta musikaz girotuko ditu herriak egun guztian zehar.

 
Gildaren bikotea

Larunbat eguerdian somelier, sukaldariburu eta kritikari gastronomikoz osatutako aditu talde ugari bat Gildari hobe egokitzen zaion edaria zein den erabakitzeko bilduko da. Adituek Gildaren “bikotea” hautatzeko garagardoa, ardoak eta bermuta ere dastatuko dituzte.
 
Jaiaren amaiera, igandean Ibarran

Bigarren edizio honetan jaiak zenbait ordu gehiago iraungo du, izan ere igandean Ibarrako Udalak pipar ekoizleekin eta herriko tabernekin elkarlanean festa-amaiera ekitaldi bat antolatu du. Edari batekin batera Gildak oparituko zaizkio hala nahi duen orori. Kaleak musikaz girotuko dira eta honela parte hartzea handiagoa izango da, ezbairik gabe.

Vallés-eko barratik supermerkatuetara

Pintxo honen soiltasuna edozein barratan ikusi ahala nabaritzen da. Txotx batek lotzen ditu ozpinetan ondutako piparra, antxoa eta oliba. Bilakaera gutxi onartzen du eta hiru produktu hauen kalitateak ezaugarririk behinena izan behar du. Kalitatearekin loturiko faktoreetan zeresan handia du. Pintxoari lortutako  hedapena aitortu behar zaio batez ere; gaur egun Españako bazter guztietara zabaldu da. Hain da arrakastatsua ezen ontziratuta merkaturatzen den. saltokietan.

 

  

1681