Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoa, garraio publikoko eskualdeetako liderren europako urteko konferentzian

Gipuzkoa, garraio publikoko eskualdeetako liderren europako urteko konferentzian

Lehenengo aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundia POLIS urteko konferentzian dago, aurten Suediako Goteborgen.

2021/12/02

Rafaela Romero Mugikortasuneko Diputatua POLIS Urteko Konferentzian da egunotan, Goteborgen (Suedia), abenduaren 1etik 2ra bitartean. Foro hori POLIS sareak antolatu du — Ander Iturri Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendaria ere bertan izan da —, garraio publikoko eskualdeetako liderren topagunea da urtero. Hiri eta eskualde jasangarrietarako garraioaren berrikuntza izenburupean, nazioarteko topaketa honen aurtengo edizioak Europako garraio publikoaren egoera eta finantzaketa izan ditu ardatz.


Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei harrera egin die Karen Vancluysenek, POLISeko idazkari nagusiak, eta joan den uztailean atxiki zitzaion sare horri. Romerok adierazi duenez, "erkidego honetako kide izateak garraioaren arloko ezagutza berriak, gure lurraldea eta bertan egiten duguna ezagutarazteaz gain, gure lanaren esparrua eta irismena zabaltzeko Europa osoan harreman interesgarriak eskaintzen dizkigu".


POLIS Europako hiri eta eskualdeen sare bat da, 1989an sortua, bere kideei mugikortasun-politikaren helburuak lortzen laguntzeko eta mugikortasun iraunkorragoa lortzeko irtenbide berritzaileak hedatzeko. Dituen ehun kideak urtean behin biltzen dira lorpenak eta erronkak partekatzeko. POLISek, halaber, Europar Batasunaren ekimen politiko eta legegileei laguntzen die, tokiko eta eskualdeko eremuan eragina izan dezaketen garraioen esparruan. 


Topaketa horren esparruan, foru ordezkaritzak parte hartu du “Datuak aprobetxatuz garraioa, plangintza eta administrazioa hobetzeko” - ponentzian, eta bertan, datuen kudeaketaren aldeko apustu irmoa egin behar dela nabarmendu da, garraio publikoa optimizatzeko eta haren prestazioak eraginkorrak eta efizienteak izan daitezen. Halaber, “MaaS de la teoría a la práctica” meeting-ean parte hartu du, eta garraio publikoaren arloko garapen teknologikoen arloa landu du.


Diputatuak adierazi duenez: “Atseginez egiaztatu dugu MUGI txartela erreferentzia aitzindaria dela, eta Gipuzkoan ordainketa-sistemetan abangoardian gaudela. Duela gutxi MUGI Birtuala onartu izanak bidaiatzeko orduan berdintzen gaituen sistema bat finkatzea dakar, sektore behartsuenei eta erabilerari arreta ematen dielako eta, beraz, garraio publikoa beste aukera batzuen gainean bultzatzen duelako”.

  

2602