Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako 168 kirolari ez-profesionalentzako laguntzak eman ditu Aldundiak Kirolgiren bidez

Gipuzkoako 168 kirolari ez-profesionalentzako laguntzak eman ditu Aldundiak Kirolgiren bidez

Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Kirolgi Fundazioaren bidez, 317.703 euro eman dizkie aurten Gipuzkoako 168 kirolariri.

2022/07/14
Becas Kirolgi

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Kirolgi Fundazioaren bidez, 317.703 euro eman dizkie aurten Gipuzkoako 168 kirolariri. Zehazki, 32 kirol-diziplinatako kirolarientzat izan dira diru-laguntzak: triatloia, tiro olinpikoa, badmintona, atletismoa, mendia, neguko kirolak, errugbia eta piraguismoa, besteak beste.

168 kirolariri emandako laguntzetatik 71 (136.375 euro) emakumeentzat izan dira eta 97 gizonentzat (181.328 euro). Horietatik 144 kirol laguntzak izan dira, 60 emakumeentzat (116.755 euro) eta 84 gizonentzat (160.480 euro), 277.235 euro guztira. Ikasketetarako laguntzak 74 kirolari, 35 emakume eta 39 gizoni eman zaizkie, hurrenez hurren, 40.468 eurokoak (19.620 euro emakumeei eta 20.848 gizonei). Kirol modalitatean, gehienez ere 4.000 euroko diru-laguntza emanen da kirolari bakoitzeko, eta gutxienez 500 eurokoa. Ikasketa akademikoei dagokienez, gehieneko diru-laguntza 1.000 eurokoa da.

Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatuak Gipuzkoako kirolaren “maila eta osasuna” baloratu ditu eta ez dela kasualitatea azpimarratu nahi izan du. Millanek azaldu duenez, “Gipuzkoan 43 federazio daude, kirol diziplina guztiak hartzen dituztenak, emaitza bikainak dituzte eta ordezkaritza handia dute hainbat lehiaketatan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Kirolgi Fundazioaren bultzada sendoa, urtez urte baldintzarik gabeko laguntza ematen baitugu”.

 

  

3241