Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako egoitzetan 25 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Gipuzkoako egoitzetan 25 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Bi lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 25 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan ondorengo egoitzetan: Donostiako Alai Etxe (1), Lamourous (2), Bermingham (1), Txara II (4) eta Zorroaga (8), Beasaingo Arangoiti (7), eta Andoaingo San Juan Bautista (2). Beste alde batetik, azken orduetan ere ez da heriotzarik izan, eta bi lagunek gehiagoko gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Alai Etxeko egoiliarrak.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (2), Lamourous (22), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (18), Villa Sacramento (2), Bermingham (3), Julian Rezola (3) eta Zorroaga (20), Zumarragako Argixao (11), Errenteriako Jesusen Bihotza (19), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (21), Andoaingo San Juan Bautista (21), eta Irungo Caser Residencial Anaka (4). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 166 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Bost dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 92 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 114 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.

  

1693