Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 300.000 euro inbertitu ditu Bidasoako kirol azpiegiturak hobetzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 300.000 euro inbertitu ditu Bidasoako kirol azpiegiturak hobetzeko
2023-2025 Kirol Instalazioen Planak 187.847 € inbertitu ditu Irunen
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarez, Irungo alkate Cristina Labordarekin, Bentak auzoko Pump Tracken
Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak gaur goizean Irunen azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 267.846 €inbertitu ditu Bidasoa eskualdean. Zehazki, 187.847 €Irunera bideratu dira eta 79.999€ Hondarribira, Kirol Departamentuak bultzatzen duen 2023-2025 Kirol Ekipamenduen Planari esker.
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek gaur goizean Irunen azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 187.847€ inbertitu ditu Irungo futbol-zelaiko kirol instalazioa eta pump tracka hobetzeko.
Álvarezekin batera izan da Cristina Laborda Irungo alkatea, Irungo pump trackean egin duten prentsaurrekoan, eta adierazi du Artiako futbol-zelaiko soropil artifiziala aldatzeko eta bestelako hobekuntzak burutzeko jaso da dirulaguntzarik garrantzitsuena, 124.180 euroko partida bat, eta Aldundiak 63.667 euroko dirulaguntza eman du pump tracka egiteko.
2023-2025 aldirako Kirol Ekipamenduen Planak 35 udalerri eta 523.091 pertsona biltzen ditu, hau da, gipuzkoarren % 72,8, 10 gipuzkoarretik 7, alegia. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak 8.180.000 euroko partida jarri du kirol instalazioak hobetzeko.
Bere hitzaldian, Foru Diputatuak esan du Pump Trackek eragina duela tokiko hirigintzan, bere garaian Uranzu pilotalekuaren erreformak izan zuen bezala. Eraberritze hori 2017-2020ko Kirol Instalazioen Planari esker egin zen, eta horrek zentzu "berria" eman zion eta Irun "pilotaren radarrean" jarri zuen, baina baita "horren inguruan hiri-eraldaketa bat eragin ere: inguratzen duen parkearen espazioa irekiz eta oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetuz". Horregatik, "Irun kirol instalazioetan eraldaketa sakona egiten joan den hirietako bat da".
Halaber, etorkizun "oparoa" iragarri dio Irungo kirolari, Bidasoa bezalako taldeei esker; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentutik eta, zehazki, Kirolgi Fundaziotik "kirolean hazten laguntzen dugu, egungo instalazioan hazteko aukera dagoen tokiraino". Ildo horretan, esan du "gizarte-hazkundearen erronkari heltzea geratzen dela, kirol-erronka berriekin batera", eta etorkizuneko helburu horietan dagoela "zalantzarik gabe I.A.M pabiloia, hiri honek kirol-instalazioari dagokionez duen erronka handia da, Bidasoa nazioartekotzeko eta mundu mailan hiri eta lurralde gisa kokatzen gaituen kirol-ekitaldiei zerbitzua emateko".
Bestalde, Cristina Laborda Irungo alkateak aitortu du “ilusio berezia izaten da, herritarren proposamen batetik sortzen diren proiektuak gauzatzen direnean, eta halaxe izan da Pump Track hau. Horri esker, Irunek kirol-instalazio berri bat du, berezia eta bakarra gure inguruan. Eskerrik asko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol foru departamentuari berriz ere Iruni kirol-inbertsioetan laguntzeagatik Pum Track honen moduan, baita beste kirol-ekipamendu batzuekin ere (futbol-zelaiak, eta abar); izan ere, instalazio horiek Irunen jarduera fisikoa egitera bultzatzen dute, eta onak dira osasunerako”.
Hala ere, esan du “gure hirian mugarri bat markatuko duen ekipamendu nagusia, zalantzarik gabe, erabilera anitzeko IAM gunea izango da, eta horren alde egiten du Gipuzkoako Kirol foru departamentuak ere. “Aurten bertan enkargatuko da proiektua. Gipuzkoako eliteko eskubaloiaren partidak egingo dira bertan, hala baitira Bidasoa CD taldea eta Bera Bera”. Gainera, gaur egun lurraldean egin ezin diren musika- eta kultura-hitzordu handiak ere egin ahal izango dira. Horrenbestez, garrantzi handiko proiektu bat da, eta burutuko bada, gainerako erakundeek ere laguntza eman beharko dute. Azken batean, -jarraitu du-, Goizane Álvarezek zuzentzen duen sailari esker, gure hirian kirol-ekipamenduetan egindako inbertsio horiengatik. Aspalditik ari gara lankidetzan, eta ziur nago hala jarraituko dugula hurrengo urteetan ere.
Gipuzkoako kirol ekipamenduen plana hainbat urterako da eta funtsezko ardatza da kirol ekipamenduen oinarrizko sarea kontsolidatzea, lehentasuna emandako egungo kirol ekipamenduen osoko edo zati bateko birmoldaketari eta eraberritzeari, baita ordezkatu edo lekuz aldatzeari ere. Hautatzeko irizpideen artean, kontuan izan da jarduerak burutzea maila sozioekonomiko ahuleko inguruneetako kirol instalazioetan. Gainera, instalazio berriak 500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan eraikiko dira, familia bizitza eta kirola bateratzen laguntzeko. Halaber, baloratu da esku-hartzearen helburua izatea ingurumena eta eraginkortasun energetikoa hobetzea. Izan ere, Gipuzkoako kirol ekipamenduen planaren baitan dirulaguntza eskuratu duten proiektuen artean, 32 proiektu instalazio energetikoen eraginkortasun energetikoa hobetzekoak izan dira, guztira 7.216.304 eurorekin. Halaber, kontuan izan dira maila sozioekonomiko zaurgarrietako inguruetan dauden kirol ekipamenduetako jarduketak ere.
Era berean, adierazi du irisgarritasuna hobetuko dela, edozeinek aukera izan dezan zailtasunik gabe bertaratu, sartu eta ibiltzeko kirol espazioetan. Irisgarritasuna funtsezko baldintza da erabiltzaileek kirol instalazioak goza ditzaten eta 19 izan dira irisgarritasuna hobetzeko proiektuak, guztira 5.126.120 eurorekin, biztanleriaren % 63ren baliokidea dena.
Azkenik, kontuan izan da instalazioetako eta inguruko segurtasuna, eskola kirol egokituko programa bat martxan izatea, herriko kirol eskaintzarako sarbidea izateko prezioa murriztea eta gurasoek beren seme-alabekin batera egin dezaketen kirolaren eskaintza egokitzea.
1537