Aldundiak Kontxako bandera irabazitako bi traineruak omendu ditu
Aldundiak Kontxako bandera irabazitako bi traineruak omendu ditu
Lehenbiziko aldia da Aldundiak Kontxako irabazleei harrera egiten diela
Markel Olano ahaldun nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak harrera egin diete Donibaneko eta Orioko ontziei Foru Aldundiko Tronu Aretoan. Nerea Perez eta Gorka Aranberri patroiei txapelak jarri ez ezik, Xabier Arraras eta Ibon Huegun presidenteei argazkiak oparitu dizkiete, garaipenon oroigarri.
Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin die lehendabiziko aldiz Kontxako banderako bi irabazleei: emakumezkoen Donibaneko trainerua eta gizonezkoen Oriokoa, bigarren estropada igandean Donostiako uretan egindako azken txanpa gogoangarriaren ondoren. Markel Olano ahaldun nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak bi taldeei egin diete harrera Foru Aldundiko Tronu Aretotan eta, esker oneko hitz batzuen ondoren, txapel arrosa eta hori bana jarri dizkiete Donibane eta Orioko ontzien patroiei, Nerea Perez eta Gorka Aranberriri; gero, argazki bana oparitu dizkiete Xabier Arraras eta Ibon Hueguni, joan den igandean izandako garaipenaren oroigarri.
Denis Itxasok azaldu duenez, “lehenengo aldia da Gipuzkoako Foru Aldundiak Kontxa irabazitako bi traineruei omenaldia egiten diela; pentsatu dugu ekintza horrek, tosta finkoko arraunketako garrantzitsuenak, merezi zuela gipuzkoar guztion esker ona izatea, eta zein egokiera hobea gipuzkoar traineru bik azken txanpa gogoangarria egin duten urte hau baino, historiara gogorrenen eta ikusgarrienen artean pasako baita, traineru guztiek jasan behar izan duten itsas zakarrarengatik”.
Omenaldi honetan, egon dira Markel Olano eta Denis Itxaso, Goizane Álvarez aldundiko Kirol zuzendaria, Izaskun Gómez Pasaiako alkatea eta José Angel Zaldua Orioko alkatea, baita Donibaneko eta Orioko traineru taldeak eta bi klubetako zuzendaritzak ere.
1933