Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidea itxiko du Itziar eta Deba artean, segurtasun arrazoiengatik
Volver Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidea itxiko du Itziar eta Deba artean, segurtasun arrazoiengatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidea itxiko du Itziar eta Deba artean, segurtasun arrazoiengatik
• Etenak bi erreietan izango du eragina, eta gaurko 16:30etik aurrera egogo da itxita, egoera bere onera etorri bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, segurtasun arrazoiengatik, N-634 errepidea erabat itxiko dela Itziar eta Deba arteko zatian. Etenak bi erreietan izango du eragina, eta gaur 16:30ean sartuko da indarrean; itxita egongo da eremua egonkortu eta berriz ere erabat segurua izan arte.
Ibilbide alternatiboen erabilera
Prebentzio-neurri hori hartu da eremua egonkortzeko lanak egiten ari direlako, eta lurraren ezegonkortasun arazoak konpondu behar direlako; izan ere, lur-jausi bat izan zen bertan. Gidariei ordezko ibilbideak erabiltzea gomendatzen zaie, eta arreta berezia jartzea inguruan instalatutako seinaleei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei bide-segurtasuna bermatzeko beharrezkoa izan den neurria ulertzeagtik eta barkamena eskatu die eragindako eragozpenengatik.
4000