Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Donostian salatutako sexu erasoaren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi dio biktimari, baita haien senideei eta gertuko pertsonei ere.

2024/09/16
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Donostiako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.

Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra.  Emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, bai eta duintasuna, sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.

Nerea Isasi, Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren zuzendariak elkarretaratzean parte hartuko du bihar, 12:00etan, Alderdi Ederren.

  

3566