Gipuzkoako ikasleek diplomak jaso dituzte, Jakiundek antolatutako Jakin-mina programan parte hartzeagatik
Gipuzkoako ikasleek diplomak jaso dituzte, Jakiundek antolatutako Jakin-mina programan parte hartzeagatik
Gipuzkoako ikasleek diplomak jaso dituzte, Jakiundek antolatutako Jakin-mina programan parte hartzeagatik
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak egiaztagiria banatu die 14 zentroetako ikasleei.
2011n hasi zenetik, 1.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute JAKIUNDEk Jakin-Mina programaren esparruan antolatu dituen hitzaldietan. 2017-2018 ikasturtean, Gipuzkoan, lau ziklo egin dira, guztira aditu ezagunek emandako 20 hitzaldirekin; hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izan dira, hainbat gairen ingurukoak.
JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, ezagutza gizartearekin partekatzeko duen konpromisoan, hainbat programa garatzen ditu. Besteak beste, JAKIN-MINA, bereziki DBHko 4. mailako ikasleentzat diseinatuta dagoena.
Jakin-Mina diziplina anitzeko programa da, eta helburu du errealitate zientifikoaren, artistikoaren eta literarioaren ezagutza-arloa zabaltzea, hezkuntza-sistemako ikasgaiez bestelakoetan edo ikuspegi estandarizatutik abiatuta lantzen direnetan.
Hitzaldiak aditu ezagunek ematen dituzte; beraz, horrek bertaratzen direnei aukera paregabea ematen die zuzenean ezagutzeko hainbat arlotako nobedadeak eta joerak.
Ostegun honetan, maiatzaren 3an, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, Gipuzkoako ikasleei beren parte-hartze sendoagatiko egiaztagiriak banatu dizkie. Ekitaldian Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektore ohia, Jakiundeko ohorezko akademikoa eta Arrasaten zikloaren aurkezlea, izan da.
Diplomak batzen dituzten ikasleak 2017/18 ikasturte honetan programan parte hartu duten 14 zentroei dagozkie. Honako zentro hauetako ikasleak dira: Eskoriatzako Almen ikastola; Probidentzia Andra Mari Eibarkoa; Beasain Institutua eta La Salle Beasaingoak; Haurtzaro Ikastola Oiartzungoa; Hernaniko Institutua Hernanikoa; Lizardi Zarautzekoa; Pasaia Lezo Lizeoa Pasaiakoa; Uzi ikastola Urretxu- Zumarragakoa. Eta Donostia-San Sebastiango Antigua-Luberri; Summa Aldapeta; San Patricio; Santa Teresa eta Santo Tomas Lizeoko ikasleak.
Ziklo horiek ostiraletan izan dira, 17:30ean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Pasa den ikasturtean, Donostian, Carlos Santamaría zentroan, Joxe Mari Korta zentroan, Musikenen eta Nanogunen izan ziren.
Gipuzkoan egin diren lau zikloez gainera, Bizkaian hiru hitzaldi-ziklo egin dira, bat Araban eta bi ziklo Nafarroan (Iruñea eta Tutera).
1745