Gipuzkoako zenbait kooperantek beren esperientzia solidarioak partekatu dituzte
Gipuzkoako zenbait kooperantek beren esperientzia solidarioak partekatu dituzte
Gaur goizean, gosari informatibo bat egin da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian, Nazioarteko Lankidetza Departamentuaren bekak jaso dituzten 6 ikaslerekin, eta ikasle Bolivian, Brasil eta Ekuadorren eta boluntariotza lan horretan izan dituzten esperientziak partekatu dituzte.
Diputatuen Kontseiluak 2019ko apirilaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, Kultura eta Nazioarteko Lankidetza Departamentuaren bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdi horrek proiektu solidarioetan parte hartzeko bekak finantzatzeko xedea du. Guztira 23 eskaera aurkeztu ziren eta 17k lortu zuten beka.
Gaur goizean egindako gosari informatiboan, 6 bekadunek parte hartu duten proiektuetan izandako esperientzia kontatu dute.
Proiektua: AITZIBER MARTOS BLANCO
GKE: Setem Hego Haizea
Kontraparte lokala: Fundación Maquita Cushunchic
Proiektua: «Tokiko giza garapena, eta ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen alorreko eskubideak (DESCA) Kichwa Pucará Komunitatean: Emakumeen ahalduntzeari eta posizionamenduari begira».
Proiektu hau Pucará Komunako 192 familiaren apustu sendoa da, Maquita Cushunchic eta Setem Hego Haizearen laguntzarekin, bere antzinako lurraldeko giza garapena sustatzearen eta eskubide ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta ingurumenekoak eskuratzearen aldekoa. Ahalegin nagusiak emakumeen ahalduntzea eta posizionamendua lortzera bideratuta daude, bai eta ahultasun sozio-ekonomikoaren indize handia murriztera ere, lau ekintza eremutan lan eginez:
- Kichwa kultura duen komunan antolatutako gizarte ehuna indartzea.
- Emakumeen autoestimua hobetzea eta beren eskubideak erabiltzeko aukera ematea, emakumeen beharrak eta interes estrategikoak sustatuz, babestuz eta exijituz.
- Ekoizpen baliabideak optimizatzea, errendimendu hobeak bermatuko dituzten teknologia jasangarriak aplikatuta.
- Balio erantsia sortzeko ekimenak sustatzea eta emakumeen elkarteen bidezko merkaturatzea bultzatzea, balio-kate solidarioen ikuspegitik.
AINHOA SALABERRIA PROIEKTUA
GKE: Proyde-Proega
Kontraparte lokala: Trinidad-Beniko eragile salestarrak
Proiektua: Trinidad-Beniko Jende Xumea
Proiektu hau Proyde-Proega GGKEaren bidez gauzatzen da, Trinidad-Beniko eragile salestarrekin lankidetzan. Proyde-Proega Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde pribatu bat da, lankidetzarako eta garapenerako, gizarte laguntzarako eta boluntariotzaren sustapenerako, eta hau da bere egoitzaren helbidea: Madalena Jauregiberri 2, 20014 Donostia. “Jende xumea” izeneko Nazioarteko Gazte Boluntzariotzarako Programa bultzatu du Proyde-Proegak.
Jende Xumea programaren barruan dagoen proiektu hau Bolivian gauzatzen da, Beni departamentuko hiriburua den Trinidad udalerrian. Trinidad udalerria La Pazetik 500 kilometro ingurura dago eta 122.000 biztanle inguru ditu. Proiektuaren lankidetza-esparruak honako zentro hauetara zabaltzen dira: Fabián Vaca Chavez Eskolara, mutilentzako Maná Adingabeen Zentrora, Mocoví-ko kartzelara eta neskentzako Esperanza Harrera Zentrora.
Hauek dira proiektu honen helburu orokorrak:
1.- Trinidad udalerriko (Bolivia) ahultasun-testuinguru desberdinen errealitatea ezagutzea: ikasteko zailtasunak dituzten gazteak, adingabeen zentroko gazteak, preso dauden gizonak eta harrera-zentroko emakume gazteak.
2. Ahultasun egoeran dauden herritarrekin esperientziak partekatzea.
3. Proiektua gauzatuko den ikastetxeetan egiten diren ekimenetan laguntzea.
PROIEKTUA: MAIDER ARANO-OLAIA GARCÍA ETA KRISTINA ARTOLA
GKE: Proyde-Proega
Kontraparte lokala: Hermanos de las Escuelas Cristianas (HHEECC-La Salle), Internado Los Huérfanos eta Plataforma Solidaria Bolivia GKE
Proiektua: Internado Los Huérfanos eta Plataforma Solidaria Bolivia
Proiektu hau Proyde-Proega GGKEaren bidez gauzatzen da.
Proiektu hori Jende Xumea programaren parte da, eta Bolivian egingo dute, Santa Cruz de la Sierra hirian.
Santa Cruz hiria departamentuko hiriburua da eta herrialdearen ekialdean dago, lautadan. 2 milioi biztanle baino gehiago ditu eta herrialdeko hiririk populatuena da. Boliviako erdigune ekonomikotzat jotzen da, eta nekazaritza eta abeltzaintza, basogintza, meatzaritza eta hidrokarburoen industriak nabarmentzen dira.
Lankidetza proiektua 2 eremutan garatuko da.
Batetik, Santa Cruz de la Sierran dagoen Los Huérfanos umezurztegian, bertan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei laguntzeko eta elkarbizitza egiteko.
Bestetik, Plataforma Solidaria Bolivia GKEarekin lan egingo dugu; erakunde hori hiri-periferian dagoen Los Lotes auzoan kokatuta dago, eta bertako boluntarioak beste herrialde batzuetako boluntarioekin bizi dira, elkarrekin lan eginez haur-eskolan eta jantoki sozialean, eta eskola laguntza emanez.
Orfanato Los Huérfanos umezurztegiari dagokionez, azpimarratzekoa da barnetegi horretan 12 eta 18 urte bitarteko 40 gazte inguru bizi direla, eta horietatik asko umezurtzak direla, eta gainerakoek ez dutela beraien familien laguntzarik. Han bertan dago Jose Mercado Aguado Institutua eta, horrela, barnetegian bertan bizi eta ikasten dute, eta inprentarekin lotutako ofizio bat ikasten dute.
Garrantzitsua da azpimarratzea plataforma horrek haur-eskola bat, jantoki sozial bat, eskola laguntzako saioak eta kirol saioak eskaintzen dizkiela inguruko familia behartsuenei.
ELIXABETE ABECIA HERNANZ PROIEKTUA
GKE:
Teto Brasil, sede São Carlos (São Paulo).
Proiektua:
Herri kokagunean larrialdietarako etxebizitzak eraikitzea.
Proiektuaren aurkezpena:
Teto (sabaia euskaraz) herri kokaguneetako bizi-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gutxienez zortzi familiatako multzotan esku hartzen du, eta horietan biztanleriaren erdiak baino gehiagok ez du lurzoruaren jabetza-titulurik, ezta oinarrizko bi zerbitzutarako sarbide erregularrik ere: ur korrontea, energia elektrikoa edo saneamendu-sistema. Bere helburua da biztanleek beraiek, kanpoko boluntarioekin batera, bizi diren lurraldearen ekintza eraldatzailean parte hartzea. Horretarako, Teto-k hainbat jarduera burutzen ditu. Hasieran, eremuak ebaluatzen dira, zer kokagunetan esku hartu erabakitzeko eta dagoen etxebizitzaren nahiz habitataren arazoari irtenbiderik onena diseinatzeko, betiere auzoaren interesen alde eginez. Erabakiak hartzeko, komunitateekin hitz egiten da. Behin ekintza plana zehaztuta, gauzatu egiten da. Azkenik, proiektua ebaluatuko da.
1857