Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako zerga bilketa metatua %0,4 igo da abuztura arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %0,4 igo da abuztura arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2018an baino 11,8 milioi euro gehiago batu ditu

2019/09/13

Zerga bilketa metatua %0,4 hazi da Gipuzkoan abuztura arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira 3.078 milioi euro bildu dira eta, ondorioz, 2018an baino 11,8 milioi euro gehiago batu dira. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) nabarmen hazi dira lan etekinen gaineko atxikipenak, lan merkatuaren egoera onaren adierazle. Eragin negatiboa izan duten elementuen artean, ondare irabazien gaineko atxikipenetan emandako jaitsiera nabarmendu behar da, pasa den urtean ezohiko sarrera bat egon baitzen. Nabarmen igo dira baita ere Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) itzulketak.
Zifrak xehatuz gero, eta Errentaren gaineko zergarekin hasiz, lan atxikipenen atalean 58,6 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%5,3). Honela, PFEZ bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 35,2 milioi gehiago batu dira eta (+%3,1). Bestalde, honako hiru kontzeptu hauek erdibana egiten dira PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren artean: gora egin dute kapital higikor eta higiezinen atxikipenek, 2,8 milioi (+%4) eta 1,2 milioi (+%3,2), eta behera egin dute ondare irabazien gaineko atxikipenek, 13,2 milioi euro gutxiago bildu baitira (-%34). 
Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiak, enpresen irabaziak zergapetzen dituen kontzeptua, 15,1 milioi euro gutxiago bildu ditu: sarrera gordinak 19,1 milioi euro gutxitu dira, eta itzulketak 4 milioi eurotan murriztu dira. Bestalde, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,2 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 28,2 milioi euro gutxiago: 8,7 milioitan hazi dira sarrerak (+%0,8), itzulketak 48,2 milioitan igo dira (+%11,2) eta lurralde arteko doikuntzak 11,3 milioi eurotan hazi dira (+%4,7).  
Zerga berezien atalean, bere aldetik, Hidrokarburoen Zergaren bilketa 26,1 milioi eurotan hazi da (+%12,3) eta tabako laboreen gainekoa 2,7 milioi eurotan (+%3,5). Azkenik, Estatuarekiko doikuntzen zerga-bilketaren alorrean, 26 milioi euro gehiago bildudira BEZean eta 1,1 milioi hazi dira zerga berezienak. 

Eranskinak:

  

2342