Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Volver Gipuzkoaren ongizatea jasotzen duen desioa landatu da gaur Basoen Nazioarteko Egunean

Gipuzkoaren ongizatea jasotzen duen desioa landatu da gaur Basoen Nazioarteko Egunean

· Basotik komunitatea osatzen duten 60 pertsona inguru elkartu dira gaur Orion, eguna ospatu eta landutu duten zuhaintzarekin batera desio bat eskatzeko, Gipuzkoako Desioen Basoa biziberrituz

Gipuzkoako Foru Aldundia

Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, baso-kudeaketa jasangarriagoa eta aurreratuagoa bultzatzeko helburuarekin sortu zen, aldaketa klimatikoaren testuinguruan basoak uztea eta horrek dakartzan arriskuak saihestuz. 2024ko otsailean abiarazi zen, eta ordutik 750 familiak baino gehiagok agertu dute interesa ekimen honetan. Basotikek 1.000 hektarea baino gehiagoko zuhaitz-azalera kudeatzen du, eta kopuru horrek gora egiten jarraitzen du. Aipatutako kudeaketaz gain, fundazioaren lana da herritarrak sentsibilizatzea basoen zaintzaren inguruan, eta basoetara gerturateza, haien erabilera ongizate integralaren ikuspegitik sustatuz. Helburu horrekin, Basotik Fundazioak 20 ekintza baino gehiago garatu ditu urtebetean, eta 840 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.

Basoen Nazioarteko Egunean eta ekimen honen urteurrena aprobetxatuz, fundazioari lotuta egon diren pertsonen ordezkaritza bat elkartu da gaur Orion, Basotik Fundazioa martxan jarri zenetik ekimenaren parte izan direnak guztiak. Gaur, Gipuzkoaren ongizatea jasotzen duen desioa landatu dute Gipuzkoako Desioen Basoan.

Xabier Arrutik, Lurralde Oreka Berdeko diputatuak, eskerrak eman dizkie ibilbideko lehen urte honetan babesa eman dieten guztiei. "Zuei esker, herritarren ongizatea bermatzen eta gure lurraldeko oreka berdea babesten lagundu nahi duen proiektu hau sendotzea lortu dugu", adierazi du.

Era berean, gaineratu du, "gaurko egun seinalatua, zuekin, Basotikeko gure komunitatearekin ospatu nahi izan dugu, fundazioaren lehen urteurren delako, eta, gainera, aurten lurraldearentzat oso mugarri garrantzitsua delako. Izan ere, gogorarazi nahi dut 1025ean agertu zela aurreneko aldiz Altzon Gipuzkoa hitza, milurtekoa bete-betean dela".

Baso-jabeez gain, Gipuzkoako Desioen Basoaren landaketak honako erakunde hauetako ordezkariak bildu ditu: Uliazpi eta Egogaingo egoitzetako egoiliarrak, 2024an zehar baso tailerrak eta terapietan parte hartu dutenak, Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuarekin sinatutako akordioaren ondorioz, gainera, Maite Peña diputatuarekin batera, beren desioa azaltzeko aukera izan duten; Euskadi-Laboral Kutxa Fundazioa, Basotik Fundazioak babesten duen emakume-taldea; Izan Iñurri minbiziaren aurkako elkartea, Basotik elkarteak eskainitako baso-terapietan aktiboki parte hartu duena; The Forest Therapy, baso-terapiak egiteaz arduratzen den erakundea; Basque Culinary Centerreko zuzendaritza eta ikasleak, lankidetza-akordio bat sinatu baita 8 urtean 10 hektarea lursail birlandatzeko, eta basogintzako gastronomiarekin lotuko dituzten ekimenak garatzeko; Baserria KM 0, ‘Babestu zuhaitz bat’ markoaren baitan landaketa herrikoi bat egin baita Legazpin; baita Orioko udalerriko pertsona instituzional ezagunak eta Gipuzkoako Baso Elkartea eta Basoa Fundazioa bezalako erakundeak ere.

Guztira 60 pertsonek eman diote bizia Gipuzkoako Desioen Basoari, Basotik Fundazioak antolatu duen Gipuzkoako Basoen Asteari amaiera emanez, gure ongizate integralean eta Lurralde Oreka Berdearen babesean. Gipuzkoako Basoaren zaintzari eta onurei buruzko hausnarketa egiteko aukera ere, izan da.

  

4700