Aldundiak Givenchyren heriotza sentitzen du eta Balenciaga Museoaren sorreran egindako ekarpen «garrantzitsua» eskertzen du

Itxasok nabarmendu nahi ditu Givenchyk Balenciagarengatik erakutsi zuen errespetu izugarria eta Getariako Museoa abian jartzeko egin zuen guztian jarri zuen maitasuna.
Itxasok nabarmendu nahi ditu Givenchyk Balenciagarengatik erakutsi zuen errespetu izugarria eta Getariako Museoa abian jartzeko egin zuen guztian jarri zuen maitasuna.
Denis Itxasok, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak, asko sentitzen du Hubert de Givenchy jaunaren heriotza, Museoko ohorezko lehendakaria izateaz gain, figura garrantzitsua izan baita Getariako jostunari eskainitako museoaren sorreran eta ibilbidean.
Balenciaga Museoak eta Gipuzkoak bereziki eskertu nahi dute museoaren proiektuan parte hartu izana, bere fondoei egindako ekarpen eskuzabala, eta Cristóbal Balenciagaren ondarea zabaltzeko egindako lan nekaezina. Lan bikaina egin zuen Fundazioaren sorreran, gogoan eduki baitzuen beti Cristóbal Balenciagarekin izandako adiskidetasuna eta errespetua, eta etengabeko babesa eskaintzeaz gain, erreferente aparta izan zen», esan du Itxasok.
Givenchy oso eskuzabala izan zen beti, eta denboran zehar Cristobal Balenciagari lotutako 170 janzkera dohaintza eta beste objektu batzuk utzi zituen Museoaren zaintzapean, eta baita moda aldizkarietako bere bilduma pertsonala ere. Horrela, 2014an, eta bere esku-hartzeari esker, bien laguna izan zen Rachel Mellon andrearen legatua jaso zen, museoko bildumen historian benetako gertaera gogoangarria, «eta berak bere presentziaren, jenioaren, dotoreziaren eta kortesia bikainaren oroitzapena utzi zigun joan den urtean erakusketaren komisario lanetan, gurekin batera, aritu zenean».
Cristóbal Balenciagaren ikaslea, Givenchy aitzindaria izan zen XX. mendearen bigarren erdialdeko modan, oraindik artisau-ofizioarekin lotura estua zuen modan hain zuzen, eta bere piezak inflexio puntua izan ziren gama altuko prêt à porter delakoan.
1639