Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden ia 3.000 pertsona izan dira Elkar-EKIN planaren onuradun

Gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden ia 3.000 pertsona izan dira Elkar-EKIN planaren onuradun

Foru Aldundiak balantzea eta 2017-2018 ekintza plana aurkeztu ditu. Besteak beste, gizarte enpresak zabalduko dira eskualde mailan eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera zentro bat irekiko da

Gipuzkoan gizarte bazterketa arriskuan dauden ia 3.000 pertsona Elkar-EKIN planaren onuradun zuzenak izan dira, eta, enplegutasun planei esker, bazterketa arriskuan dauden 245 pertsonak lana lortu dute. Halaber, 53 plaza berri sortu direa arreta zentroen sarean bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat. Hori jasotzen du Gipuzkoako Gizarteratzeko 2016-2020 Elkar-EKIN planaren balantzeak, zeina Markel Olano diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak aurkeztu baitute gaur goizean Donostiako Aiete jauregian hirugarren alorreko 30 bat elkarte eta entitateren aurrean.

Orobat, Peña diputatuak aurreratu du Elkar-EKIN 2017-2018 ekintza planak zenbait neurri izango dituela: besteak beste, “gizarteratze enpresak” zabaltzen hastea eskualde mailan, indarkeria matxistaren emakume biktimentzako berehalako harrera zentro berri bat irekitzea (9 plaza), Housing First proiektua lurralde osora zabaltzea (5 plaza gehiago). 2018rako espero da planak 4.000 pertsonari baino gehiagori eragitea. Olanok nabarmendu du Elkar-EKIN plan bizi eta irekia dela, eta, zentzu horretan, planak gizarte kohesiorako enplegutasunaren eta inklusio sozio-laboralaren Gipuzkoa 4.0 estrategia abiaraziko du 2020. urteari begira.

Diputatu nagusiak nabarmendu du “jada susperraldi ekonomikoan bagaude ere, ezin dugula ahaztu azken hamarkada hauetan eraikitako gizarte babeseko eredurik gabe, krisiaren eragina gure lurraldean askoz nabarmenagoa izango litzatekeela”. “Berez, gipuzkoar eredurik gabe, krisialdia gure lurraldean estatuko eta Europako beste leku batzuetan bezalakoa izango zen, eros-ahalmenaren galerari, lanaren behin-behinekotasunari, pobreziari eta desberdintasunari dagokionez”. Horren harira, oroitarazi du GINI indizea, alegia, desberdintasun maila neurtzen duena, “jaitsi egin dela” Gipuzkoan. “Zehazki, 2014ean zituen 26,3 puntutik 25,8ra jaitsi zen iaz. Beraz, pozgarria da esatea Gipuzkoan Europako Batasuneko hamabosten 30,4ren eta Estatu espaniarreko 34,7ren azpitik gaudela”. Bestela esanda –gaineratu du- 11.200 gipuzkoar pobreziatik atera dira. Hala ere, lanean tinko jarraitu behar dugu, izan ere, egia ere bada pobrezia larrieneko kasuak kronifikatzen ari direla. Bada, oztopo horri heldu nahi dio, hain zuzen, Elkar-EKIN planak, 3,2 milioi euroko aurrekontua duela”.

2016ko ekainean abiarazi zenetik "Elkar-EKIN planak gizarteratzeko eta lan merkaturatzeko aukerak ematen dizkie bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei, programa bereziekin pertsona bakoitzarentzat, eta garrantzi handia emanez komunitateari gizarteratzea lantzeko orduan", azpimarratu du Peñak. Orobat, gogorarazi du, ekintza asko epe ertainera beteko badira ere, pertsona hauen enplegutasunaren balantzea “oso aldekoa” izaten ari dela.  "Ez dezagun ahaztu -gehitu du- talde horrek zaila duela lana lortzea, laguntza eta tutoretza bereziak behar dituela; beraz, enplegu datu hauek oso onak dira".

Horrela, azken urte honetan gizarte bazterketa arriskuan dauden 245 pertsonak enplegua lortu dute Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren gizarteratze eta lan merkaturatze programetan parte hartu ondoren. Gizarte Politikako Departamentuak programa hauek ditu pertsona horiek lana lortu dezaten laguntzeko: Gestión Activa de Inclusión programa, Sartu Erroak-en eta Sartu Zabaltzen-en bidez; Landuz programa, Gureak Inklusio Fundazioaren bidez; Acceder programa, Secretariado Gitanoren bidez; Cáritasen eta Gurutze Gorriaren inklusio sozio-laborala: eta Aukerability programa (Katealegaia eta Gureak).

Inklusio sozialaren prozesuan dauden pertsona eta familien garapen pertsonala eta gizarteratzeko Elkar-EKIN planaren laguntza ekonomikoari dagokionez, urteko aurrekontua 871.936 € da, gehieneko laguntza hilean 600 eurokoa dela. Prestazio hori, lurraldeko gizarte entitateen bidez kudeatzen dena, 18 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaie, gizarte bazterketan edo arriskuan egonik inklusio soziolaboraleko ibilbiderako plan bat badute. Laguntza hori puntuala edo aldizkakoa izan daiteke, 6 hilabeteko muga du eta berritu daiteke puntualki eta ez ohiz, lurraldeko gizarte entitateen bidez.

Amaitzeko, diputatu nagusiak azpimarratu du Aldundiaren helburua dela "Gipuzkoa desoreka sozial gutxiagoko lurralde bat izatea”. Eta hori da, hain zuzen, plan “eraginkor eta pertsonalizatu” honen jomuga. Berarekin, Aldundiak bere gain hartzen du lan hau guztia gidatzeko eta koordinatzeko erronka, hartara, guztion artean, Gipuzkoa solidario eta inklusiboago bat lortzeko, prebentzioari ere arreta emanda", azpimarratu du Olanok. Xede estrategiko hori buruan, Maite Peñak aurreratu du datorren azaroaren 17an jardunaldi bat izango dela, "Enplegutasuna eta lurraldearen gizarte kohesioa 2020an", eta jarraipena emango zaiola 2020ari begira gizarte kohesiorako enplegutasunaren eta inklusio sozio-laboralaren Gipuzkoa 4.0 estrategiarekin. "Estrategia honetan, -zehaztu du- hirugarren alorreko entitateak ez ezik, eskualde garapeneko agentziek, gizarteratze enpresek eta beste enpresa batzuek ere parte hartuko dute, hartara begirada inklusiboarekin lan egin ez duten sektoreak gehitzeko”. 

 

2016-2017 ekintza nabarmenenak

2016-2017 ikasturtean zehar, hainbat ekintza egin dira Elkar EKIN Planaren baitan. Ekintza horiek SITSEK egindako analisian eta diagnostikoan detektatutakoak dira; horrez gain, gizarte eta udal erakundeek egin dituzten ekarpenen ondorioz sortutako beste ekintza batzuk txertatu dira. Ondoren, 2016-2017 planak jasotzen dituen ekintza garrantzitsuenak laburbiltzen dira.

  1. Bazterketa balioetsi eta orientatzeko zerbitzua martxan jartzea

50.000 euroko inbertsioa duen prozesu hori abiarazteko, udaletako gizarte zerbitzuak lankide izan dira. Martxotik aurrera, 116 balioespen eskaera izan dira gizarte bazterketa balioesteko tresna teknikoan oinarrituta.  % 1,96 gizarte bazterketa larritzat jo da, % 23,56 gizarte bazterketa moderatutzat, % 43,14 gizarte bazterketa arintzat eta  % 11,76 gizarte bazterketa arriskuko egoeratzat.

  1. Bazterketa egoeran dauden gaixotasun mentala dutenentzako egoitza-arreta espezializatuaren unitatea berria.

Egoitza unitate hau abiarazita, aukera dago bazterketa egoeran egonik gaixotasun mental baten patologia dutenei arreta emateko. Lortzen ari diren emaitzen lehen ebaluazioa oso aldeko da, dela erabiltzaileen bizi kalitateari dagokionez, dela haien asebetetze mailari dagokionez.

  1. Hábitat proiektua, "Housing First" metodologian oinarritua.

Proiektu hau abiarazi da, oinarri esperimentala duena, RAIS EUSKADI Fundazioarekin hitzarmen bat sinatuta. Lehenengo fase batean Donostiako Udalarekin lankidetzan hasi da, egoitza bazterketa egoeran dauden 5 pertsonari etxebizitza emanda. Bertan, etxebizitza bera oinarri hartuta, pertsona horiei aukerak eskaintzen zaizkie inguruarekiko harremana berreskuratzeko, hartara gizarte sare egoki bat eraiki dezaten, bazterketa egoeratik ateratzeko.

  1. Egoitza plaza berriak eta eguneko zentroetako plaza berriak zabaltzea.

Sarea zabaltzeko asmoz, eta plazei eta modalitateei dagokienez anizteko, eta lurraldeari estaldura hobea ematearren, Eguneko Zentroko plaza berriak zabaldu ditu Sarea fundazioak Arrasaten. Erabiltzaileei inguru bat eman nahi zaie trebetasun sozialak, soziolaboralak, landu eta garatzeko, eta okupazio espazio bat izan dezaten, ahalduntzeko.

Era berean, Cáritas-ekin ere lan egin da Aterpe gaueko harrerako zentroan 8 plaza egokitzeko, eskaera gutxiko baliabide gisa. Halaber, plaza kopurua handitu egin da zentro okupazionaletan. 50 plaza berri sortu dira, eta 5 plaza lekualdatu egin dira lurralde oreka hobetzearren.

  1. Sendotu Aldiberean proiektua

Proiektu honek helburu du lan merkatutik aldenduen dauden pertsonei merkaturako sarbidea izaten eragozten dieten oztopoak kentzea. Aukera ematen du lan egiteko berdintasuna, enplegugarritasuna eta gizarteratzea sustatzeko. 404 onuradun.

  1. Acceder proiektua

Fundación Secretariado Gitano-k aurrera eramaten duen proiektu honen bidez, etnia ijitoko pertsonen prestakuntza eta laguntza soziolaborala eta enpresen bitartekaritza indartu da. 242 onuradun.

  1. Landuz proiektu pilotua

Proiektu hau abiarazteko, lankidetza hitzarmenak sinatu dira Sutargirekin eta Gureak Inklusio Fundazioarekin, eta entitate horien lantegietan garatzen da. 34 onuradun.

  1. Gizarte ekimenerako laguntzak

Jarduera ildo hauetako proiektuetarako: Gizarte esku-hartze programak, prebentzio eta sentsibilizazio programak, ikerketa eta berrikuntza programak. Proiektu horiek helburu dute behar sozial berrietan eta arreta sozialaren forma berrietan aurrera egitea, hartara gizarte bazterketa egoeran dauden talde ugaritan eragiteko. 220.508 €, 29 proiektuetara zuzenduak.

  1. Inklusio prozesu indibidualei lotutako laguntza ekonomiko bat diseinatu eta onartzea

Horretarako, laguntza ekonomikoei buruzko dekretuaren eguneratzea martxan jarri da, instrukzio berri baten bidez. Instrukzio horrek laguntzarako sarbidea gizarte inklusioko prozesuan dauden 23 urtetik 64 urtera bitarteko pertsonetara zabaltzen du, eta laguntza emateko bazterketa balioetsi behar dela ezartzen du. 128 onuradun orain arte.

  1. Prestakuntza eta ikerketa programak sustatzea

-Uda ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitatearekin: “Berrikuntza gizarte inklusioan eta gizarte bazterketan dauden pertsonen arretan”. 140 pertsona izan ziren bertan.

-EHUrekin hitzartuta "Gizarte bazterketa eta horrek nahasmendu mentalekin duen erlazioa" gaiari buruzko tesia.

-Arrisku egoeran dauden 18-23 urte bitarteko gazteen azterlan soziodemografiko eta psikosoziala, EHUrekin batera.

  1. GazteON SareLAN programa

Programa honen bidez, arazo pertsonal, familiar eta sozialak dituzten 16 eta 23 urte bitarteko gazteen heldutasunerako trantsizioari modu berritzaile baten bidez heldu ahal izango zaio, eta, horrela, prestakuntzarako eta enplegurako orientazio prozesu bat egin ahal izango da.

  1. Programa Uhin Labur programa

Kalexka elkartearekin lankidetzan, gizarte laguntza espezializatuko programan hartzen diren pertsonak hezkuntzara gerturatu daitezen, berriz ere programa bereziekin baina hezkuntza ingurune normalizatuetan. 55 gazte partaide.

  1. Elkarbizitza Helburu proiektua

Aniztasunean elkarrekin bizitzeko proiektu hau Ertzaintzaren lankidetzarekin eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuarekin lankidetzan gauzatzen da, eta helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapeko gazteetan erradikalismo islamikoa prebenitzea. 16 gazte partaide eta 270 profesional.

14. Programa red de formación-empleo  para personas en situación de exclusión en Debabarrena y Debagoiena

Con el fin de  detectar las necesidades de estas personas para el ajuste de una respuesta adaptada en procesos de formación y empleo, el conocimiento de los diferentes recurso y sistemas que dan respuesta al colectivo. 

15. Puesta en marcha de un plan de comunicación

Con el objetivo de sensibilizar a la sociedad sobre la problemática de la inclusión y generar un corpus teórico y científico que permita avanzar en el desarrollo de dicha línea. Las diversas acciones llevadas a cabo mediantes publicaciones en medios de comunicación, el desarrollo de cursos y jornadas, y la publicación de artículos científicos, han permitido llegar a un amplio sector de la población.

Plan de acción 2017-2018

En lo referente al plan de acción 2017-2018 de Elkar-EKIN, incluirá las siguientes actuaciones:

  • Inicio del despliegue para crear empresas de inserción a nivel comarcal
  • Nuevo centro de acogida inmediata a mujeres víctimas de violencia machista (9 plazas)
  • Extensión proyecto Housing First al resto del territorio: 5 plazas más, 10 en total  
  • Diseño de recursos de atención que den respuesta a las necesidades de atención de las personas con enfermedad mental en situación de exclusión
  • Sistematización del trabajo en red con las entidades concertadas
  • Ampliación paulatina de la red de atención: salud mental y mujeres víctimas de violencia machista
  • Puesta en marcha del proyecto piloto de colaboración con Lanbide
  • Analizar las oportunidades de generación de empleo en el ámbito de los servicios sociales para ser cubiertas por personas en riesgo de exclusión
  • Creación de servicio ocupacional: 10 plazas más
  • Puesta en marcha del programa Katea Legaia, que posibilitará la creación de 15 nuevos empleos
  • Creación de nuevos recursos residenciales  y de atención diurna y nocturna para atender a personas en situación de exclusión

 

3,2 milioi euroko aurrekontua duela, 2018rako espero da planak 4.000 pertsonari baino gehiagori eragitea
  

1953