Gizarte Politikak 363 milioiko aurrekontua izango du 2017rako, aurten baino %5,28 gehiago eta aurrekontu osoaren ia erdia
Gizarte Politikak 363 milioiko aurrekontua izango du 2017rako, aurten baino %5,28 gehiago eta aurrekontu osoaren ia erdia
Gizarte Politikak 363 milioiko aurrekontua izango du 2017rako, aurten baino %5,28 gehiago eta aurrekontu osoaren ia erdia
Maite Peña: “4 euro bakoitzeko 3 diru-laguntzetan erabiliko da, eta biztanleko 508 € gastatuko ditugu gizarte zerbitzuetan, 2016an baino 28 € gehiago”
2017rako Gizarte Politikarako Departamentuak 363 milioi euroko aurrekontua izango du, Aldundiaren aurrekontuaren ia erdia (%47), eta, 2016ko aurrekontuarekin alderatuta, hazkundea 18.250.671€ eurokoa izango da, hain zuzen ere, % 5,28ko igoera. Era berean, gastatuko duen “4 euro bakoitzeko 3 ohiko diru-laguntzetara eta transferentzietara bideratuko” direla azaldu du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak gaur Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Izan ere, nabarmendu du “pertsonak” izango direla Gizarte Politikako Departamentuaren “ardatza”, eta 2017an biztanle bakoitzeko 508 euro gastatuko direla gizarte zerbitzuetan, alegia, “2016an baino 28 euro gehiago”. Oinarri hori hartuta, diputatuak azaldu du hauek izango direla Departamentuaren hiru lan ildo estrategikoak: “Lehenik, Gipuzkoako zerbitzu sozialak antolatzea, eta kobertura nahiz kalitatea hobetzea. Bigarrenik, egungo eta etorkizuneko eskariari egokitutako zerbitzuak eskaintzea. Eta, hirugarrenik, gizarte zerbitzuen legea garatzeko, erakunde guztien artean elkar lanean aritzea, udalekin bereziki”.
Peñak azpimarratu duenez, aurrekontu honi esker “28.500 gipuzkoarren premiei erantzun ahalko diegu”. Atalka, Departamentuak adinekoen arretara bideratuko du diru gehien: 120 milioi euro, aurrekontu osoaren %33. Diru-laguntzetarako, aldiz, 79 milioi euro izango dira, eta 44 milioi haur eta nerabeen babeserako. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko, berriz, 42 milioi euro bideratuko dira, 27 milioi gizarteratze eta indarkeria matxistako biktimei laguntzeko, eta, azkenik, 36 milioi euro aldundiaren esku dauden bi erakunde publikoak kudeatzeko: Uliazpi eta Kabia.
1598