Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko mahaiaren bigarren bilera egin dute Aldundiak eta udalek (EUDEL)

Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko mahaiaren bigarren bilera egin dute Aldundiak eta udalek (EUDEL)

Gizarte Zerbitzuen hedapenari buruzko balantzea egiteaz gain, lehen urratsak eman dituzte administrazio bakoitzak eskumenen arabera finantza-egokitzapenak egin ditzan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko udalek (EUDELen bitartez ordezkatuak) Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko mahaiaren bilera egin dute gaur goizean Aldundian, helburu jakin batekin: lurraldeko Gizarte Zerbitzuen sarearen kohesioa, armonia eta egitura hobetzea. 2016ko uztailean eratu eta gero, gaurko mahaian, Carlos Alfonso Plangintza, inbertsio  eta prestazio ekonomikoetarako zuzendariak Gizarte Zerbitzuen Maparen hedapenari berri eman die lehenik mahaikideei, aztertuz zein den egoera eskualde bakoitzean eta lurraldean, bai udal bai foru eskumen mailan. Aipatu analisiaren xedea da aurrera egiten jarraitzea Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen unibertsalizazioan, beti ere adostasuna bilatuz, sentsibilitate eta interes politiko desberdinak egonda ere. Bileran izan dira baita ere Haurren Babeserako eta Gizarteratzeko zuzendaria Belen Larrion; Gizarte Politikako departamentuko planifikazio, kontzertazio eta prestazio ekonomikoetako zerbitzuburua, Jon Iribar; Mar Zabala EUDELeko zuzendari nagusia eta Lurralde osoko eskualdeetako udalerrietako ordezkariak, eskualde bakoitzak duen egoera ere azaldu dutenak.

Bigarrenik, 2017-2019 aldirako finantza egoera aurkeztu du Alfonsok. Gizarte Zerbitzuen legea indarrean jarri ostean eskumenak egokitu direlarik, beharrezkoa da administrazio bakoitzak finantza-erantzukizuna “bere gain hartzea haren eskumeneko Gizarte Zerbitzuetan”, azpimarratu du Alfonsok, eta ondoren ezagutzera eman die zein den Gizarte Zerbitzuen finantziazioaren egoera Gipuzkoan, eta zeintzuk diren aurreikuspenak eskumenak egokitu eta gero (udal egoitzen txertatzea, EEL –etxez etxeko laguntza-,…), baita erakunde arteko funtsen banaketa ere Gizarte Zerbitzuei dagokienez. Azkenik, mahaiak adostu du lan batzordeak sortzea, udal eta foru ordezkariek osatua, arlo honetan akordioak lortzeko agintaldiari sendotasuna emate aldera.

Bileran, udal hautetsien ordezkaritzan, parte hartu dute Aitziber San Roman Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza zinegotzia; Lezoko Noemi Arberas, Hernaniko Xabier Lertxundi, Irungo Sergio Corchón eta Eibar, Legazpi, Azpeitia, Bergara eta Orexako alkateak: Miguel de los Toyos, Koldobike Olabide, Eneko Etxeberria, Elena Lete eta Eneko Maioz, hurrenez hurren.

analisiaren xedea da aurrera egiten jarraitzea Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen unibertsalizazioan
  

1595