Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gordailuak eta Ekainberrik momentuan existitzen diren lau erreplikak bilduko dituen kongresua antolatu dute

Gordailuak eta Ekainberrik momentuan existitzen diren lau erreplikak bilduko dituen kongresua antolatu dute

Ostiralean izango da Zestoako Bainuetxean.

2018/07/18

Euskal herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan antolatutako bilera honek “Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” du izenburua.

Ekainberriko hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, kongresu hau Europan dauden arte labarra duten haitzuloen lau errepliken ordezkarien ponentzien bidez egingo da. Bakoitzak beren sorrerarako izan duten esperientzia aurkeztuko du, kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko era. Lau esperientzia desberdinen partekatzeak mota horretako ekipamenduen etorkizuneko garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko aukera emango du. Kongresuaren zuzendaria Carlos Olaetxea, Gordailuko eta Gipuzkoako Museoen zerbitzuburua izango da.

Hizlarien artean erreplika bakoitzeko zuzendari edo kudeatzaileak etorriko dira: Pilar Fatás, Altamirako Museo Nazional eta Ikerketa Zentroko zuzendaria, Richard Buffat Pont d'Arc kobazuloko erreplikako zuzendaria, Jean-Pierre Chadelle, Dordoñako Zerbitzuburu Laguntzailea eta Juan José Aramburu Ekainberriko zuzendaria. Hauekin batera, kongresua irekiko duen Manel Mirók arte labarretako errepliken eboluzioari buruzko hitzaldia emango du..

Kongresu honen helburuen artean labar arteko errepliken gaurko egoera azaldu, errepliken balio museografikoa aztertu, paleolito labarretako artearen garrantzia artearen ezagutzaren diskurtsoan sakondu, Ekaingo ekipamendua akademia munduan ezagutarazi eta antzeko ekipamenduen nazioarteko harremanak estutzea daude.

Kongresua uztailaren 20an ospatuko da Zestoako Bainuetxean goizeko 9:00etatik aurrera. Matrikula 30 eurokoa da eta Udako Ikastaroetako plataformatik eman daiteke izena. Egunean bertan, arratsaldean, Ekainberri bisitatzeko aukera izango da.

  

1508