Gipuzkoan hartzak historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa Ekainberrin
Gipuzkoan hartzak historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa Ekainberrin
Gipuzkoan hartzak historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa Ekainberrin
Ekainberri-ren web orrialdea berritu egin da eta prezisio handiko irudiak eskaintzen ditu
Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua eta San Telmorekin batera Gipuzkoan hartzak Historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa antolatu du Ekainberri. Erakusketaren komisarioa Aritza Villaluenga da eta ikusgai egongo da ekainaren 30rarte. Ondoren, Gipuzkoako hainbat herritara joango da.
Erakusketa hau hemendik aurerra egingo diren erakusketa ibiltarien lehenengoa da. Gordailuan kontserbatzen diren bildumak hedatzea du helburu, Gipuzkoako museo eta kultur eragileekin lankidetza bideak ezarriz.
Gordailua zenbait jarduera antolatzen ari da lurralde honetan aurkituriko arkeologia eta paleontologia ondare aberatsa zablatzeko. Eta lehenengo ekintza izango da gizarteari Gipuzkoako hartzak erakustearena.
Horretarako eta Prehistorian zehar, Gipuzkoan bizi izan ziren hartz espezie ezberdinen (Ursus deningeri [Deninger hartza], Ursus spelaeus [haitzuloetako hartza], Ursus arctos [hartz arrea]) aztarnak erakusteko eta zabaltzeko zenbait jarduera antolatu ditu Isturitz eta Oxocelhaya haitzuloekin, San Telmo Museoarekin eta Ekainberrirekin lankidetzan.
Erakusketa hau, Gordailuak urtean bitan egingo dituen erakusketa ibiltarietako lehenengoa izango da, eta Euskal Herriko biztanleen artean hartzak izan zuen presentzia adierazi nahi du. Lezetxikin aurkituriko hezur fosiletatik hasita hartzen errepresentazioetara iritsi arte, bai labarretako artean edo Isturitzeko tresna arkeologikoetan. Ibilbide hori Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta eta zainduta dauden bilduma arkeologikoetan oinarrituta egingo da, hain zuzen.
Erakusketan dauden piezen artean Lezetxikiko Ursus deningeri /Ursus spelaeus-aren garezurra dago. Bi espezie hauen bitarteko aparteko kasua da Europa osoan bakerrenetakoa, bi espezien arteko bilakera ebolutiboa adierazten duena.
Lurraldeko geologia karstikoak, kobazulo eta leize ugariz osaturik, animalien hezurduren kontserbazioa bermatu du.
Hiru hartz espezie bizi izan ziren lurralde txiki honetan. Aztarna zaharrenak (240.000 urte) Lezetxikin aurkituak izan dira eta Deningeriko hartzari (Ursus deningeri) dagozkio. Espezie honen bilakaeraren ondorioz leizeetako hartz (Ursus spelaeus) ezaguna sortu zen (150.000-25.000 urte). Hartz arreari (Ursus arctos) dagozkion aztarnak urriagoak dira eta azken 10.000 urteetakoak dira. Espezie honentzat zulo txikiak hustutako enborrak edota lurrean erorita dauden zuhaitzak hibernatzeko toki aproposak direnez, zaila da bere aztarnak aurkitzea.
Kobazuloetan azaldu diren arrastoek - atzaparkadak, etzanlekuak edota hormetako leundurak- eta hezur aztarnek hartzen presentzia nabarmena adierazten dute. Bestetik, Goi Paleolitoko artean haragijaleen errepresentazioak gutxi badira ere, Euskal Herrian bi haitzulotan aztarna esanguratsuak aurkitu dira. Ekaingo leizezuloko hormetako (Zestoa) bi hartzen ingerada doi eta beltzek eta Isturitzeko harpeko (Donamartiri) tamaina txikiko lau irudikapenek gizaki eta hartz arrearen arteko harremana adierazten dute nolabait, haitzuloetako babesaren bila lehian baitzebiltan
Ekainberriren berrikuntzak
Ekainberrin 2018an 10 urte beteko ditu eta urteurren hori ospatzeko hainbat ekimen prestatzen ari da:
- Komunikazio euskarrien diseinu berria: Webgunea, eskuorriak, sarrerak, ibilbideko panelak… berritu eta orain arteko koben kolore ilunetatik koben sarreretako argitasunera pasa dira. Informazio gehiago, argiako eta intuitiboagoa bultzatu nahi dugu.
- Arte labarraren inguruko informazioa zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta sortutako Ekain kobazulo originalaren bisita birtuala webgunean sartu eta plataforma hau zabaltzeko lanak egiten ari dira. Fisikoki erreplika bat bisitatzen den moduan, mugikor eta beste hainbat euskarri digitaletan Ekain kobazulo originalera sartzeko aukera zabaltzen da.
- Orain arte kobazuloko margoak izan dira protagonistak. Hemendik aurrera artelan horiek sortu zituen gizakiari emango diote sarrera. Bisitariek artelanak ezagutzen dituzte, baina hauen atzean dauden pertsonaka ezagutu nahi dituztela konturatu gara. Arkeologia esperimentalaren bidez, nola biziraun zuten erakusten dugu baina orain, gizaki haiei itxura fisikoa jartzen diogu.
- Ekainberrik bere gunea zabaldu egiten du. Erreplikaren kanpoaldean historiaurreko etxola sortu dute eta oreinak bizikide izan ditzaketelea ikusi dute. Horregatik, Ekainberriko kanpoaldea bultzatu eta historiaurrearekin erlazionatutako hainbat gune garatu eta bultzatuko dira: historiaurreko etxeak, oreinen inguruko informazioa, historiaurreko ehizarako ibilbidea, historiaurreko paisaiaren ezaugarriak…
Eta 2018an Ekainberrik eta Gordialuak antolatuta, Ice Age Europe Meeting eta Ice Age Europe erakusketa ibiltaria antolatuko dira.
1690